Uni ikastegiko ikasleek enpresa-hazitegia eta sormena lantzeko tailerra bisitatu dute Izarran

03.10.11
Ekonomi Sustapena

Uni Eibar-Ermua ikastegian goi mailako Administrazio eta Finantza eta erdi mailako Merkataritza ikastaroetako ikasleek Izarran egon berri dira enpresa-hazitegia eta sormena lantzeko tailerra bisitatzen. Bisita hori enpresak sortzeko eta enpresa gazte hezitzaileen proiektuetako moduluen barne gauzatu da, ideia ekintzaileak izateko gaitasuna indartu eta norbere enpleguaren bidea aurkezteko xedez. Azken aukera bi horiei lehentasuna emango zaie lan-merkaturatu ahal izateko; 25 urtetik beherako gazteen %45 langabezian dagoen honetan.

Lan-ildo hori jomuga harturik, azken urteetan Uni Eibar-Ermua ikastegiaren eta gure udaleko Toki-garapen alorraren arteko elkarlana estua izan da, gazteentzat lan aukera profesionalak bermatzeko xedean bat egiten baitute. Badirudi gazteek lana lortzea gero eta zailago dutela eta, krisialdian zailtasun hori areagotuz.

Administrazio,Finantza eta Merkataritza ikasketetako gazteek lan merkaturatzeko unean bere esku dituzten baliabide nahiz zerbitzuekin lehenengo hartu-emana izan dute. Izarra enpresa-zentroa eta amaitzear dugun eraikin teknologiko berria bisitatzeko aukera izan dute, Toki Garapen Alorrak oro har eta Izarrak bereziki eskaintzen dituen zerbitzuen berri jaso dutelarik. Aurtengoan gainera, InnTegra proiektuaren barne negozio ideia berriak sortzeko tailerra gauzatu dute.

Ikasleek hainbat ideia adierazi dituzte biditan, horiek guztiak ‘enpresak sortzea’ izeneko ikasgaiaren baitan erabiliko dituztelarik gure herrian dugun enpresa-ehuna berezi eta ezberdinduko diren proiektu berritzaileak diseinatzeko. Enpresa-proiektu horien bidez ikasgaia gainditzeko balioz gain, enpresa sortzeko ere balio izan dakiekeelarik. Hemendik gutxira proposamen berri gehiago ezagutuko ditugu.

Bisita horren argazkiak ikusi ahal izateko, eragin informazio gehiagoko lasterbidearen gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena