Bularretako minbizia: irakurketa gida eta ikus-entzunezkoak
Asteazkenean -urriaren 19an- Bularreko Minbiziaren Aurkako eguna ospatzen da eta Ermuko udal-liburutegiak liburu gida ikus-entzunezkoak eta web baliabideak, landuko ditu gaixotasun hau ikusgarria izateko egiten diren ekintzekin bat egiteko eta antzemate goiztiarrak duen garrantzia azpimarratzeko.
Gida hau, gai bezala gaixotasunean eta gaixotasuna igaro eta gero bizi kalitatea hobetzeko dauden liburuekin osatuta dago, bularretako minbizia jasan duten emakumeen kontaketak, paper formatuan dauden autobiografiak, komikiak, liburu elektronikoa edo dokumentalak ere egongo dira. Baita aurten Pulitzer saria irabazi duen saiakera zientifiko-dibulgatiboa, gaixotasun hau kultura, gizartean eta politikan nola ikusten den buruzkoa. Gainera umeentzat zuzenduta dauden liburuak aukeratu dira, elkarrizketa bultzatzeko eta umeekin gai honi buruz hitz-egiteko.
Gomendatzen diren Ikus-entzunezko materialen artean, protagonista bezala gaixotasun hau duten pertsonei buruzko pelikulak daude, on-line errekurtso aukerak gaixotasunaren antzematean lagundu, argitu eta bideratu egiten dutenak. Elkarte ezberdinen Web ofizialak, ikerketa taldeak edo programak ere badira.
Gida hau Facebook-en kanpaina hau bultzatzen duten taldeekin bat egiten du eta Minbiziaren Aurkako Elkarteko (AECC) helbideak agertzen dira, bere probintzi batzako atalean eta Ermuko Tokiko Egoitzan.
Gida honetan agertzen diren material gehienak Euskadiko irakurketa publikoko sarean daude. Urriko 17tik 23ko astean, liburutegian gai honi buruzko liburuak ikusgai egongo dira eta AECC-k Ermuan egingo dituen ekintzen gida bananduko da.
Lotutako albisteak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.