Munduko Paisaiak, Pakistan Liburutegitik

26.10.11
Udal Liburutegia

Urriaren 24an, Liburutegien Nazioarteko Eguna dela eta, hori aitzaki eta abiapuntu hartuta, Munduko paisaiak izeneko kanpainari hasiera eman zaio. Kanpina hori Eusko Jaurlaritzak antolatu du erkidegoko hamaika udal liburutegiekin batera elkarlanean, Ermukoa tartean delarik.

Kanpainaren xedea norabide bikoitzekoa da, herrian bizi diren kultura ezberdinak liburutegira hurbiltzea eta alderantzizkoa. Horretarako, liburutegi bakoitza herrialde adierazgarri bat ezagutzera emango du udal herritarren artean. Ermuko udal liburutegiak Pakistan hurbildu eta ezagutaraziko digu: hango literatura, ikus-entzunezkoak, musika, ahozko tradizioa eta hango kultura eta geografiako beste hainbat aspektu. Horretarako jardueraz gainezka datorren agenda erabiliko du, Irakurketa-gida, argazki erakusketa bat, mendizaletasunari buruzko hitzaldiak eta gazteentzako bideo-foruma, besteak beste.

Jarduera horiek guztiak gauzatzeko udal liburutegiak hainbat laguntzaileren lankidetzan baliatuko da; besteak beste, Ermuan bizi diren pakistandarrenena, Félix Baltistán Fundazioarena (FBF) -Baltistango Hushe bailarako komunitateetan bizi diren pertsonen giza garapen integral eta endogenoa lortu nahi duen nazioarteko garapenerako gobernuz kanpoko erakundearena– hain zuzen ere.

Kanpaina hau aurreko urteetako ‘Liburutegiak Topaleku’ titulukoaren lekukoa hartzen eta hari jarraipena ematera dator. Orduan gauzatutako jardueren artean, munduko egunkariak edo hizkuntza ezberdinetako hiztegitxoak martxan jarri ziren. Udal Liburutegiko lankideen esanetan, "honelako proiektuekin kulturen arteko ezagutzarako orain dela zazpi urte hasitako lana indartu egiten da, lan horren emaitzez egunetik egunera udal liburutegiko eta bere zerbitzuetako erabiltzaile atzerritarren kopurua handituz doalarik”.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.