Nekazaritza ekologikoari buruzko hitzaldia

07.11.11
Gizartea

Lobiano Gastronomi Elkarteak nekazaritza ekologikoari buruzko hitzaldia antolatu du ostegunerako. Hitzaldiak Euskal Birusaren laguntza du eta San Martin kulturalaren barne txertatzen da. Hitzaldia azaroaren 10eko ostegunean egingo da, arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera, Lobiano Kultur Gunean. Txillarre baserriko Peio ekoizle elgoibartarrak nekazaritza ekologikoak dituen abantailak eta horren bidez lorturiko produktuak kontsumitzeak gizakiontzat dakarkigun onurez hitz egingo digu. Sarrera doakoa da.

Nekazaritza ekologiko edo biologikoa sustantzia kimikorik –pestizida, sintesiko ongarri edo gehigarririk- erabiltzen ez duen produkzio metodoa da. Horrela jardunez gero elikagai natural eta osasungarriak lortzen dira, bere ezaugarri nutritibo guztiak dituztenak. Horrez gain, metodo naturalez baliatuz gero, ingurumenari nahi landa-guneen garapenari mesede egiten zaie. Jaki ekologikoez elikatzea askoz ere osasungarriago da, mantenugai eta bitaminatan aberatsago baitira, ahoan zaporetsuago eginez. Nekazaritza ekologikoa ohikoari kontrajarri eta aukera gisa hasi zen, gizartean jaten ari ginen produktuen kalitatearen inguruko eta horrek gure osasunean izan dezakeen eraginaren kezkari erantzuteko. Horrez gain, gizartean ingurumenarekiko kontzientzia gero eta handiagoa baita gure gizartean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.