Gizarte-sareen ahalmenak: trebakuntza ikastaroa merkatarientzat

08.11.11
Gizartea

Teknologia berriak, 2.0 marketinak eta gizarte-sareak enpresen salmenta indartzeko tresna gisa duten garrantziaz jabeturik, gure udaleko Tokiko Garapen alorrak ildo hori bultzatzeko lanean ari da. Hori horrela orain gutxi, marketina enpresetan eta teknologia berriak langile eta langabetuentzat duten garrantzia aztertzeko jarduera gauzatu du, Lanbiderekin batera finantziatuz. Oraingo kasu honetan, Ermuko Merkatari eta Ostalrien Elkarteak –EMOEk- trebakuntza ikastaroa proposatzen du gure herrian merkataritzan lan egin eta interesa duten pertsonentzat. Ikastaro horretan gizarte-sareak ardatza izango ditu eta horiek aztertuko ditu. Ikastaroari jarri zaion titulua ondokoa da: “gizarte-sareak merkataritzaren esku eta zerbitzura”. Ikastaroa azaroaren 24ko ostegunean egingo da Lobiano Kultur Gunean, arratsaldeko ordu bi eta erdietatik lau eta erdietara bitartean. Ikastaro hori aurrera ateratzeko gutxienek hamar lagun bildu behar dira.

Proposatzen den ikastaro horren edukia oso interesgarria da

  • Erabiltzailea, 2.0 webgunearen Errege
    • Mamian sartzeko, esan behar, Internet eta 2.0 webgunean bezeroa oraindik protagonisto handiagoa duela.
  • Gizarte-sare nagusiak. Facebook eta Twitter.
    • Gizarte-sareak zer diren aztertu eta Facebook nahiz Twitterrera hurbildu. Zer egin daiteke tresna horiekin merkataritza baten ikuspuntutik.
  • Blogak: tresna indartsua, ondo erabiliz gero…
    • Blogak 2.0 tresna erabilerrazak dira negozio txikientzat eta ohiko webgune batek baino eragin handiagoa izan dezakete.
  • Nire negozioaren marketina 2.0 webgunean planifikatzea
    • Testuingurua eta hainbat tresna ezagutu eta gero, garbi dago nire negozioa internet izatea garrantzitsua litzatekeela. Jauzi hori planifikatu egin behar da, bat-batekotasun, bultzada eta desordena ekidinez.
  • Jagoletza lana eta izen ona
    • Makina buru hauste ematen duen gaiari zentzuz heldu: zer egin kritikarekin? Eta noski, sarearen bidez nire negozioa kritikatu dutela nola jakin? Badago hori jakiteko modua.

Izen-eman edo argibide gehiago nahi duten guztiek, merkatarien elkarteko bulegora dei dezakete, 943 17 41 47 telefono zenbakira edo: acermua@euskalnet.net postontzira idatzi.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
23.05.25
Udako igeriketako ikastaro trinkoak haurrentzat

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera