Sallabente zentroak irekitzeko prest du bere eskola liburutegi berria

23.11.11
Udal Liburutegia

Liburutegi hau Eskola Liburutegiak Dinamizatzeko Planaren emaitza zuzena da, Udaleko Liburutegiak bultzatu eta irakasle klaustroaren ezin besteko inplikazioarekin abian jarri dena

Aurten Udal Liburutegiko langileek, Udal Hirigintza Alorreko Zerbitzuekin koordinaturik, xahuketa, katalogazio, antolaketa, ikasleriaren formakuntza eta espazioetako egokitzapen lanak burutu ditu (altzariak, margotze lanak, seinaleztapen-sistema, etab.), ikastetxe honek eta bere inguruak, ikasleen irakurzaletasuna sustatzeko toki aproposa izan dezaten, informazio-iturriak erabiltzen ikas dezaten eta bi zeregin hauetan irakasleen nahiz gurasoen parte-hartzea suspertzeko gunea izan dadin.

Sallabente Eskolako Eskola Liburutegiko funtsa bibliografikoak 2.852 ale osatzen dute, heren bat gaikako obrak dira gainontzekoak haur eta gazte literatura, gehienak euskaraz. 1.500 liburu inguru geletan daude, eta gainerakoak Liburutegian bertan. Liburutegiko funtsa berezia aldizkariek, ipuinek eta denboran zehar eskolak sortutako materialak.

Liburutegian 50ren bat aulki daude, 12 mahaitan banaturik, eta ekintzetarako erabilera anitzeko gune bat. Katalogoko funtsa gaika antolatu da, testu liburuetan erabiltzen diren signatura berdinak erabiliz, liburuak bilatzea errazagoa izan Darin. Irakurketa liburuak adinka eta koloreka antolatu dira eta apalategi guztiak era argi eta errazean seinaleztatu dira, materialak erabiltzea ahalik eta praktiko eta erosoen izateko.

Familietako kide boluntarioek txandakatu egingo dira, zerbitzua astelehen eta ostegunetan, arratsaldeko 16:00etik 18:00ra bitartean irekitzeko

Espazio honen erabilera eskola orduetan ikasturte honetan irakasle eta ikasleen ohitura bihurtzen ari den arren, albistea da aste honetan Liburutegia eskolaz kanpoko ordutegian irekitzen hasiko dela. Familia-talde handi batek, borondatez txandakatuko da zerbitzu hau astelehen eta ostegunetan, arratsaldeko 16:00etik 18:00ra irekitzeko.

Zeregin hau betetzen duten pertsonek Liburutegiko langileen formakuntza eta laguntza jaso dute bai programa informatikoaren erabilerari bai funtsaren antolaketari eta materialetako mailegua eta itzulketari dagokienean, nahiz eta eskolaz kanpoko ordutegian Liburutegia etxerako lanak egiteko erabiliko den gehienbat.

Udalak ahalegin handia egin duen arren -beharrezko inbertsioari aurre eginez-, Eskola Liburutegi hau zabaltzeak Sallabente auzora baliabide kulturalak hurbiltzea eta merezi duela deritzo. Baliabide kultural guzti horiei ikasleriak, irakasleriak eta familiek eta bere inguruneak aterako diote etekina, adierazi dute Kultura Alorretik. Gainera, baliabide honekin eta honen bidez auzo-komunitarearentzako hainbat zerbitzu soziokultural hedatu ahal izatea espero da. Azkenik, Kultura alorrko Zinegotziak, Lorena Lopezek, Sallabente Eskolari bere parte-hartzea eskertu dio.

Ongarai Eskola zentroan Liburutegi Eskola dinamizatzeko programa aurrera eta martxa onean doala, adierazi dute Udal Liburutegitik, ikastetxe horretako irakasle klaustroaren ezinbesteko inplikaziori esker, baita ere.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.