Sute batek Ongaraiko hainbat familia etxetik aterarazi ditu eguerdian

21.12.11
Gizartea

Ongarai auzoan dagoen etxabean gertatutako suteak 12 eta 13. eraikinetako hainbat familia etxetik aterarazi ditu gaur arratsaldeko ordu biak inguruan. Sutea zer eragin duen ez da ezagutzen oraindik. Lokala zapata denda ohia da, orain lokala gazte talde batek alokatuta izan duelarik. Sutearen berri jakin denean, lokala itxita zegoen eta ez zen pertsonaren barruan. Ez da zauriturik izan, dena den bizilagunak ikaratu egin dira gertakizunak ezustean harrapatu baititu. Suhiltzaileak Eibartik eta Durangotik etorri dira –hiruna leku bakoitzetik-. Ertzantzak prebentzioz eta suhiltzaileek sua itzali bitartean bizilagunak etxetik ateraraztea erabaki dute.

Suak eta keak hainbat kalte eragin dituzte lokalean, eraikinaren fatxadan, eta goiko aldeko etxebizitzetan, oraindik guzti horren zenbatekoa zehazteke dagoelarik. Ondoko bizilagunek suaren berri eman dute, hartaz ohartarazi ondoren. Horrek larrialdietako 112ra abisua eman ostean, eraikinera bertaratu dira Eibarko eta Durangoko suhiltzaileen sei unitate. Bertara eta gertakizunean lagundu asmoz Udaltzaingoko eta Herri-lan eta zerbitzuetako lankideak ere joan izan dira.

Momentuz, gertakizunaren berri jaso dugunetik ordu eta laurdenera, ez dugu datu gehiagorik. Argazkiak uzten dizuegu. Biharko egunean, jasotzen ditugun datuak ezagutaraziko ditugu.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.