Gimnasia abdominal hipopresiboa egingo den lehen ikastaroa antolatu du UKEk
Udal Kirol Erakundeak (UKEk) “Gimnasia abdominal hipopresiboa” estreinako ikastaroa antolatu du. Ikastaro hori denontzat pentsatuta dago, 16 urte baino gehiago izanez gero. Ikastaroa UKEko 4. solairuko Gimnasio Aretoan egingo da. Talderako 15 plaza eskainiko dira. Ikastaroak sei hilabete iraungo du, urtarrilaren 2tik ekainaren 30era arte. Irakasle-begiralea Julene Irazu izango da.
Ikastaroaren prezioa parte hartzen den 26,95 eurokoa abonatuentzat eta 45,15 eurokoa abonatugabeentzat izango da. Ikastaroa ez da Premium tarifaren barnean sartzen. Ikastaroa eskaintzen da astelehenetan 20:00tik 21:00ra eta ostegunetan 19:30etatik 20:30etara.
Gimnasia abdominal hipopresiboa egokortasuna duten postura lantzeko ariketak dira, arnasketa erritmo konkretu batekin egiten direnak, ariketaren efektua areagotzera laguntzen dutenak, helburu gisa, beste askoren artean, gorputz-eskemaren normalizazioa lortuz.
Ikastaroaren helburuak:
- Gerriko perimetroa murriztu.
- Postura-gabezi sindromea prebenitu, horrela postura hobetuz eta bizkarreko mina murriztuz.
- Zoru-pelbikoaren tonua eta abdominal-faja hobetzea.
- Erraietako lesio funtzionalak saihestea (maskuriaren, umetokiaren eta uzkiaren beherapena).
- Zoru-pelbikoan eta abdominal-fajan baskularizazioa eta erresistentzia hobetzea.
- Sexu ekarpena hobetzea zoru pelbikora iristen den odol kantitatea areagotzen baita.
- Indar esplosiboa eta gaitasun anaerobikoa areagotzea.
- Emozio-eskema normalizatzea (lo egiteko arazoak, stress erakoak).
Ikastaroaren kontraindikazioak:
- Hipertentsiodun pertsonak: norbanakoari egokitutako tratamendua eta bihotzaren aldakortasunaren jarraipena burutzea beharrezkoa dute.
- Behe-ataleko zirkulazio arazoak.
- Taupada-markagailua, epilepsia.
- Haurdunak.
Izen-emateak zabalik daude eta udal kiroldegian egin behar dira. Sarreran bertan jarduera eta ikastaroen inguruko zehetasun eta argibide guztiak eskaintzen dira. Eta baita bertako 943 17 90 90 telefono zenbakian.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da