Kirolak adinekoentzat dituen onurak azaltzeko hitzaldia egingo
Bizkaiko Foru Aldundiko Kirolen Zuzendaritza Nagusiak eta UKEk elkarlanean jardunda edadetuentzako hitzaldia prestatu dute. Hitzaldi horretan kirola egiteak osasunari dakarzkion onurak aztertuko dira eta gaur zortzi –urtarrilaren 25eko asteazkenean- egingo da Lobiano Kulturguneko auditorioan, goizeko 11etatik hasita. Aipatu hitzaldia “kirola osasunaren bidea” programaren barne txertatzen da. Hitzaldiari jarri zaion titulua “Ariketa fisikoko programa gorputz osoa egokitzeko’ da. Hitzaldiak atal bi izango ditu, lehenengoan Javier Serra medikuak adinari egokitutako ariketak egiteren onurez eta aholkuez mintzoko da eta, bigarrenean, Xanti Perez kirol teknikariak, kirola praktikatzen denerako aholku zenbait emango ditu. Ekimenaren helburua ariketa fisikoa egiteko adinaren mugarik ez dagoela transmititzea da.
Hitzaldia nagusiei zuzendutakoa da eta zati berezi bi izango ditu. Batetik, Bizkaiko Foru Aldundiaren kirol medikuntza zerbitzuko Javier Serra medikuak aholkuak emango ditu, eta jarraian etxe bereko Xanti Perez kirol koordinatzaileak ariketa praktiko zehatzak eskainiko ditu. Lehenengo zatian, ariketa fisikoa egiteak dakartzan onurak hizpide izango dira, kirola egiteko ohitura duenari horretan jarraitzeko komenigarritasuna azpimarratuz, edota inoiz ezer egin ez duenari, kirolerako inoiz berandu ez dela gogoratuz.
Bigarren atalean aldiz, zeintzuk diren egin ditzaketen ekintza zehatzak azalduko dira bideo praktikoez baliatuz. Horrela, ekintzen bideoak agertzen diren heinean azalpenak emango zaizkie bertaratutakoei eman beharreko pausuak ariketak ongi egiteko. Hitzaldiaren iraupena ordu bete ingurukoa izango da, nahiz eta amaieran hau luzatu ahal izango den galdera-eskariak eta zalantzak argitze aldera.
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke