Kirola eginez, edozein adinetan mantendu osasuntsu
Berrogeita hamar bat lagun bildu zituen Bizkaiko Foru Aldundiko Kirolen Zuzendaritza Nagusiak eta UKEk elkarlanean jardunda edadetuentzat prestatutako hitzaldiak. Lobiano Kultur Guean egindako hitzaldi horretan kirola egiteak osasunari dakarzkion onurak aztertu ziren. Aipatu hitzaldia “kirola osasunaren bidea” programaren barne txertatzen da. Hitzaldiari jarritako titulua “Ariketa fisikoko programa gorputz osoa egokitzeko’ zen. Hitzaldira bertaratutakoek, lehenik Javier Serra medikuak adinari egokitutako ariketak egiteren onurez eta aholkuek entzun zituzten eta, bigarrenik, Xanti Perez kirol teknikariak, kirola praktikatzen harten denerako zenbait aholku eman zien. Ekimenaren helburua ariketa fisikoa egiteko adinaren mugarik ez dagoela transmititzea zen.
Teknikarion aurkezpenen ondoren galdera eta eskarien txanda zabaldu zen. Galderetako batzuek norbere interesekoak ziren arren, entzule ziren guztientzat baliagarriak direnak ere luzatu zizkietelarik; adibidez eta besteak beste, ebakuntza baten ondorioz protesia jarrita zeukatenek egin zezaketen jarduera fisiko espezifikoak, infartuak jasan dituzten pertsonentzako ariketa gomendioak, elikaduraren inguruko ohitura gomendagarriak eta hidratazio alorreko gomendioa. Azpian hitzaldiko argazki sorta uzten dizuegu.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da