Izotz eta elur arriskua dela-eta, emergentzia eta bidezaintza plana abian jarri eta koordinazio taldea eratu da

31.01.12
Erakundea

Gure udalak herrirako dugun emergentzia eta bidezaintza plana abian jarri ditu, izotza egiteko eta elurra botatzeko arriskua dagoelako, Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiak Atenditzeko Zuzendaritzak eta Babes Zibilak egin dituen gomendioei jarraiki. Izan ere, Siberia aldetik hotz bolada bortitza datorkigula iragarrita baitute meteorologoek, bihartik hasita tenperaturak izugarri jaitsiko eta horren ondorioz, izotza egingo eta elurra botako duela zabaldu dutelarik.

Horiek horrela, gaur eguerdian eguraldi okerrari aurre egiteko koordinazio talde bat eratu dute bulego teknikoko, herri lantaldeko; Udaltzaingoko, Toki-garapeneko eta Debabarrena Mankomunitateko kideek. Udal lantaldeko kideek eta udaltzaingoko agenteek prest eta abisaturik daude kalera irteteko elurra botatzen edo izotza egiten badu egoerari aurre egiteko datozen egunetan. Brigadako lankideek lan horretarako izango dituzten baliabide mekanikoak ere prest dituzte, bideak garbitzeko eta gatza botatzeko traktorea esaterako. Planak udalerri barnean ibilgailuek nahiz pertsonek ibili eta mugitzea bermatu nahi du, batez ere altuen dauden auzoetan. Hori horrela, gaur bertan tona bateko gatz zakuak banatzen hasiko dira leku estrategikoetan. Zaku horiek altu dauden auzoetan jarriko dira, esaterako Ongarai, Santa Ana, Zearreko buelta, Zerukoa, Urtia industrialdean eta, beherago egon arre, Sallabenten. Iragarpenaren arabera, eguraldia izugarri korapilatuko da bihar iluntzetik aurrera, bortitz mantenduz ostiralera artean gutxienez ere.

Brigadako lankideek traktorearekin bideak garbitzen eta gatza botatzen jardun dute udalerri barnean ibilgailuek nahiz pertsonek ibili eta mugitzea bermatze aldera, batez ere altuen dauden auzoetan.

Aurreikuspena

Euskal Meteorologi Agentziak, Euskalmetek, bihar iluntzetik egunean elur-kota itsas mailan kokatuko denez gero, eta tenperaturak jaitsi eta izotza botako dituela-eta, iragarpena eman, neurriak hartzeko eskatu eta abisu horia ezarri du bihartik ostiralera bitartean, mantenduko dena. Aurreikuspena ondorengoa da:

Asteazkenean, otsailaren 1ean, eguraldiak txarrera egingo du. Goizean zerua oso hodeitsu egongo da eta euria barra-barra egingo du, iparraldean batez ere; egunaren lehenengo partean elur-kota 1000 metrotik gora egongo da oraindik. Arratsaldetik aurrera tenperaturak nabarmen egingo du behera, haizea iparraldera aldatuz doan heinean. Elur-kota ere oso bizkor jaitsiko da, eta egunaren amaieran 200 metrora kokatuko da; dena den, egunaren bigarren partean atertzeko joera izango du eguraldiak.

Ostegunean, hilak 2an, negu gorriko giroa espero da lurralde osoan. Tenperatura asko jaitsiko da, eta balio minimoak negatiboak izango dira ia edonon, baita kostaldeko zenbait tokitan ere. Mendebaldean zerua hodeitsu egongo da eta noizbehinka elur-zaparrada txikiak botako ditu; ekialdean ez du apenas elurrik egingo eta ostarte handiak zabalduko dira. Iparraldeko haizea zakartu egingo da eta haize-bolada gogorrak espero dira nonahi; Ebro bailaran ziertzo haizeak gogor joko du. Haizeak hotz sentsazioa areagotu egingo du.

Lotutako albisteak

Imagen
Vista general de las piscinas descubiertas de Ermua | Ermuko igerileku estaligabeen bista orokorra
18.06.24
Igerileku estaligabea zabalik uztailaren 1etik aurrera

Betiondoko instalazio berriak egunero egongo dira zabalik 10:30etik 20:30era
Imagen
18.06.24
Ermuko Euskararen Plan Estrategikoa diseinatzeko inkesta publikoa

Galdetegia uztailaren 7ra arte egongo da zabalik eta lan-ildoak definitzen lagunduko du
Imagen
13.06.24
Azken txanpa Ermua TalenTIC 2024ko jardunaldientzat

Eguneko ardatz dira lurraldeari talentua erakartzeko politikak edo etorkizuna administrazioan