Ermuko lehen kazolatxo lehiaketa zabalik dago

13.02.12
Gizartea

Ermuan gaurtik eta datorren otsailak 19ko igandera bitartean lehen kazolatxo lehiaketa gauzatuko da. Lehiaketa Lobiano Gastronomia elkarteak antolatu du. Lehen edizioan 23 ostalarik eman dute izena eta irabazleak 200 euroko saria jasoko du. Kazolatxoak 1,30 eurotan salduko dizkigute kontsumitzaileoi, bakoitzak bere ohiko ordutegian.

Txerri-hankak, olagarroa, bakailaoa, oilaskoa, masailak, kokotxak, eta abar luze eta goxoak izango dira hainbat kazolatxoen osagaiak. Guzti guztiak primerakoak eta oso goxoak. Lehiaketan parte hartzen duten establezimenduen zerrenda ondokoek osatzen dute: : Giroa, Titanic, Zutik, P. Mercado, Beer Station, Jai, Zutabe, Hanningans, Irulitxa, Txalaparta, Hogar del Jubilado, Sirimiri, Infreñu, Kontraste, Outomuro, Herga, Urkaregi, Xagua, Orensana Paddock, Gass Station, Kiska eta Frankfurt,-. Horiek guztiak aste honetan kazuelatxoak salduko dituzte 1, 30 €urotan.

Epaimahai teknikoa establezimenduetatik pasako da otsailaren 18ko ostiralean bere erabakia hartu eta irabazlea aukeratzeko. Irabazleari emango zaion saria 200 euro eskudirutan da eta, horren laurdena, 50 €, bigarrenari, hurrenez hurren. Gastronomi Jardunaldiak antolatzen dituen Lobiano Elkarteak, jarduera berria gehitu dio bere zereginei. Lehiaketako antolatzaileek herriko udalaren eta Covila Upeltegiaren laguntza jaso dute.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
23.05.25
Udako igeriketako ikastaro trinkoak haurrentzat

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera