Inauterietako dekoratuen III. Lehiaketa ostalarientzat

14.02.12
Gizartea

Ermuko Merkatari eta Ostalarien elkarteak –EMOEk- bazkide diren ostalaritzako establezimenduentzat hirugarren dekorazio lehiaketa deitu du ate joka ditugun Inauterietan. Hori horrela, 2012ko Inauterietan bere establezimendua hobekien apaintzen edo mozorrotzen duen taberna, kafetegi edo jatetxeak, saria irabaziko du. Aurten sari gehiago izango dira.

Inauterietako egunetan establezimenduak eszenatoki ezberdin eta deigarri bihurtuz, bertan sortzen den giroa berregin diren espazio eta lekuetara garamatzatelarik. Hori guztia, ostalaritzako establezimenduetan bezeroentzat Inauterietako girorik onena eta erakargarriena sortzeko asmoz.

Iaz ‘Kisska’ pubak irabaz izuen herriko ostalarientzat EMOEk deitu zduen Inauterietako dekorazio lehiaketa, tabernan Batmanen kobazuloa prestatu izanagatik. Urterik urte, ohitura bihurtzen ari da gure artean, tabernarik taberna ibiltzea dekorazio eta transformazioa ikusi ahal izateko, lokalak ‘mozorrotzea’ ez baita lan erraza izaten.

Aurten sari gehiago emango dira, horien kopurua gehitu egin baita. Lehenengo bi urteetan sari bakarra zegoen; herriko Jardunaldi Gastronomikoen barne, gonbidaturik datorren sukaldariak ekainean prestatuko duen afari berezirako lau txartel. Sari kopurua gehitu egin da erakargarriago egiteko.

  • 1ngo saria: herriko Jardunaldi Gastronomikoen barne, gonbidaturik datorren sukaldariak ekainean prestatuko duen afari berezirako lau txartel.
  • 2. saria: Jardunaldi Gastronomikoen barne, Mendiola jatetxeak prestatuko duen afari berezirako lau txartel.
  • 3. saria: Jardunaldi Gastronomikoen barne, Mendiola jatetxeak prestatuko duen afari berezirako bi txartel.

Izen-emateak otsailaren 14ra artean onartuko dira. Epaimahia establezimenduetatik otsailaren 16ko ostegunean pasako da, bere kalifikazioak eman eta irabazlea nor den erabakitzeko. Lehiaketan parte hartuko duten establezimenduek, horrela dela adierazteko ikurra izango dute agerian.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
23.05.25
Udako igeriketako ikastaro trinkoak haurrentzat

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera