UKEk ikastaro berriak hasiko ditu martxoan

27.02.12
Kirolak

Udal kiroldegiak kirol ikastaroen eskaintza handitu eta martxorako berriak abian jarriko dituela iragarri du. Ikastaro batzuk estreinakoak dira eta oso bestelakoak. Eskainiko dituen ikastaroen artean, azpimarragarriak dira, mambo fitness eta crossfit izenekoak. Eta horiekin batera, barneko txirrindularitza, oso zaletu ugari eta harrera ona baitu. Ikastarook martxoan hasiko dira eta horien lehen ordua konpromisorik gabe probatzeko aukera eskainiko du UKEk. Hori horrela, ikastaroa probatzea doan izango dira pertsona ororentzat, abonatuentzat nahiz ez diren guztientzat. Horrela, espezialitate bakoitzaren ezaugarriak, begiraleak lan egiteko duen modua, instalakuntzak eta abar… ezagutzeko aukera izango dute eta, probatu ondoren, gustatzen zaien edo ez erabakitzeko aukera.

Latindar eta nazioarteko musikaren konbinazioa entrenamendu-sistema dibertigarri eta eraginkorrarekin. Egokitze fisiko indartsuaren, eraginkorraren eta jarrai errazaren jaia da. Latindar musika oinarri hartuta, dantzaren bidez kaloriak erretzeko baliogarria da. Saioa larunbat goizean egingo da, berrogeita hamar minututan, goizeko bederatzi eta erdietatik eta hamarrak eta hogeira bitartean. Jarduera hau Premium tarifaren barne dago eta bazkide direnek 12,25 € ordainduko dute eta gainerakoek 18,90 €uro.

Indarraren eta erabateko egokitze fisikoaren programa, gaitasun fisikoen areagotzean oinarritzen dena: erresistentzia, indarra, abiadura, koordinazioa, oreka eta norbanakoaren pertzepzioa. Funtzionaltasunaren, aldakortasunaren eta intentsitatearen botere konbinatuak, Crossfit-a fitness programa oso bat bihurtzen dute. Intentsitate altuko eta iraupen murritzeko entrenamendu saioak dira, ariketa guztiak funtzionalak direlarik. Programazio kreatiboa eta aldaera handikoa da. Saioa ostiral goizean egingo da, hogeita hamar minututan, goizeko hamar eta erdietatik eta hamaiketara bitartean. Jarduera hau Premium tarifaren barne dago eta bazkide direnek 7,35 € ordainduko dute eta gainerakoek 11,70 €uro.

Barneko txirrindularitza ezagunena izan arren, osok irol ona da. Horrez gain, bizikletak punta-puntakoak dira, Estatu Batuetako Keiser etxekoak eta M3 izeneko modelo aurreratuenekoak. Bizikleta horien erresistentzia sistema elektromagnetikoa da eta ordenagailu bana daukate, EEBBtan osorik ekoiztutakoak dira kalitate goreneko materialekin eta ez dute mantenurik behar.

Eskaintza osoaren zehetasunak emate aldera, kiroldegiak taula batzuk prestatu ditu, bertan egun, ordu, prezio, leku, azalpen tekniko eta datu guztiak jasoaz. Guk taula horiek pdf formatuko agirian eskaintzen dizkizuegu, interesa duen pertsona bakoitzak ezagutu eta sakontzerik izan dezan. Izen-emate epea zabalik dago. Izen emateak kiroldegiko harrera eta kontrolean egin daitezke, goizeko 8etatik gaueko 10etara bitartean. Argibide gehiagorako, halaber, ondoko telefonora ere dei daiteke: 943 17 90 90.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.25
Betiondoko igerilekua prestatzeko lanetan, laster irekiko baita

Bainu denboraldia eta instalazioa ekainaren 14tik irailaren 14ra zabalik izango dira
Imagen
28.05.25
Ermua Kirolak-ek web atal berria estreinatu du

Gaurtik aurrera webgune korporatibo honen barne jasoko da Kirol Alorraren inguruko informazio guztia
Imagen
27.05.25
XVI. Aizkolari lehiaketa egingo da igandean plazan

Udal kirol alorrak antolatuta, Orbe Kardinalaren plazan eguerdiko 12:30etan