Genero indarkeriaren eta sexu erasoen biktima diren emakumeei arreta hobea emateko, erakundeen arteko jarduerarako eta koordinaziorako udal Protokoloa

26.03.12
Berdintasuna

Genero indarkeriaren eta sexu erasoen biktima diren emakumeei arreta hobea emateko, Erakundeen arteko jarduerarako eta koordinaziorako lehen udal Protokoloa sinatuko du Ermuak. Agiria herriko alkate Carlos Totorikak, Ertzaintzaren Eibarko Unitate-buru Iñaki Arruabarrenak eta Osakidetzako OSI Debabarrenako Zuzendari Gerente, Eduardo Gonzalezek sinatu dute gaur eguerdian, Osoko Bilkura aretoan egindako ekitaldian. Bertan izan dira baita ere alorreko zinegotzia, Natividad Alonso, udal teknikaria Begoña Fernández; Sortzen enpresako aholkularia Norma Vazquez eta herriko Osasun Zentroaren zuzendari, Jose Egido. Udalbatzan ordezkaturik dauden talde guztiek (PSE, PP, Bildu, EAJ eta Ezker Anitza-IU) ere beren babesa eman diote protokoloari, azken osoko Bilkuran aho batez onartu baitzuten. Agiriak oinarrian adostasun sendoa izateaz gain, Emakunderen erabateko laguntza jaso du.

Agiriaren adierazpenetan jasotzen dira ondorengo bi ideiak: forma ezberdinak dituen emakumeen aurkako indarkeria emakumeen duintasunaren eta osotasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria dugu eta, horrenbestez, giza eskubideen urraketa nabarmena eta onartezina da. Emakumeen aurkako indarkeriak emakumeek bizitzeko eremu ezberdinetan jasaten duten egiturazko ezberdintasun egoeran ditu erroak. Desberdintasunari, gizartean eta familian sexuaren arabera egindako zereginen eta arduren banaketa tradizionalak eusten dio, banaketa horrek emakumeak gizonen azpitik jartzen ditu eta.

Protokoloak biktimei arreta emateko pautak ezartzen ditu, diziplina anitzeko eta konpatituriko ikuspuntu batetik, babesaren maila igoz eta arreta integral koordinatua eskainiz. Agiri hori hobeto atenditzeko tresnatzat jo izan da aurkezpenean eta ez helburutzat. Horren xedea orain artean egiten zen lana hobeto egin ahal izateko oinarriak finkatzea da, lotura handiago izanik. Protokoloak hirurogeita bederatzi orrialde ditu eta hogei eranskin. Bertan, orain artean jarraitutako jarduerak definitu eta sistematizaturik jaso dira, nork, noiz eta nola jardun definituz, -beti modu berberean egiteko- atenditzen duenak edonor izanik ere. Protokoloan emakume ermuarrek genero indarkeria beren bizitzetatik ezabatzeko eta eskuhartze prozesuari ekiteko dituzten sarbideak definitzen dira. Udalaren kasuan, sarbide horiek hiru dira. Aukera berdintasun saila eta emakumearen topagunea, gizarte zerbitzuak eta Udaltzaingoa.

Eraso tasa baxua duen udalerria da Ermua

Ertzaintzaren Eibarko Unitate-buru Iñaki Arruabarrenak ekitaldian emandako datuan arabera, genero biolentziako ehun eta hogeita bat espediente zenbatu dira Debabarrena eskualdean. Horietatik guztietatik, hogeita hamazortzi Ermuko herritarren artean jazotakoak dira. Eta kopuru horretatik bat larritzat jo da, labana erabili baitzen eraso horretan.

Nolanahi ere, ez dago horrelako gertakizunaz libre dagoen udalerririk, edonoiz eta edonon gertatu baitaiteke. Arruabarrenak eta Totorikak bart Tolosan eraildako emakumea gogora izan baititu.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko