Piropo lehiaketaren V. edizioko piroporik onenak aukeratua ditu epaimahaiak

29.03.12
Euskara

Zure laztanak, nire bihotzetik inoiz joango ez diren aztarnak! piroponik onena izan da Ermuko V. Piropo lehiaketaren barruan, irabazlea Iosune Aranburu izan da eta bi lagunendako egun pasa Donostiako La perlan; zirkuitua, masajea eta menua barne eskuratu du. Hamazortzi urtetik beherako kategorian, berriz, Neska guztiak zu bezain politak izango balira, Photoshopa ez litzateke existituko piropoa izan da aukeratua eta Andoni Rivera Pintok, bere egileak, 100 eurotako erosketa txekea eskuratu du. Aurten 50 piropotik gora aurkeztu dira eta guztien artean ondoko piropo hauek sailkatu dira azken faserako.


  • Zu zara inprimaturiko argazkirik politena
  • Zurekin ez zuten torno konbentzional bat erabili, CNC-ko programa perfektua baizik
  • Zure musu baten truke dena emango nuke, baina dena emango nizuke musutruk
  • Krisi garaian, urrezko koxkorra baino gehiago balio duzu
  • Zu mendian dantzan, ni sumendian bezala
  • Greziako kanpo zorra baino handiagoa zara!
  • Bollito! Etorri hona eta nik jarriko det barruko rellenito
  • Zu bai zu artelana! Eta ez Miguel Angelek Erroman eginiko "Kapilla Sixtina" lana!
  • Dioniri lapurra deitzen diote milloiak lapurtzeagatik, baina zu bai zu lapurra, milaka bihotz eskuratzeagatik!
  • Zure poza izan nahi nuke, beti zure ahoan egoteko
  • Zure begi urdinetan murgiltzean, itsasoratzeko haize gozoa sentitzen dut nire barrenean
  • Zure begiak une batean begiratu nituen, baina nire bihotza betirako bizkortu zen
  • Ez da inporta eguzkia desagertzen bada, zure begien distirak dena argitzen dit eta!
  • Zu zara nire seigarren zentzumena aktibatzen duen efektua

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko