Izarra Centre, ingurumenarekiko eraginkor eta adeitsua den eraikina

17.04.12
Ekonomi Sustapena

Hirugarren eta zerbitzu sektorerako eraikin berria, Izarra Centre, ingurumenarekiko eraginkor eta adeitsua den eraikina da. Energia berriztagarriko hainbat sistema ditu barne Izarrak. Sistema horien artean garrantzitsuenetakoa energia geotermikokoa da, azpiegitura berotzeko helburuaz jarri eta erabiliko dena. Hau da eta teknologi zentroko eraikineko berogailu sisteman.

Trukaketa geotermikoko sistemek lurraren azalean eta lur-azpian dagoen hotz-beroaren diferentzia aprobetxatzen dute, bero-ponpa baten oinarrituriko teknologia bidez beroa transferitzeko ur-putzu batera, zeina gerora eraikinaren berogailu sistema moduan erabiliko den. Neguan zorupean dagoen hotz-beroa altuagoa da azalean dagoena baino.

Hori horrela, energia geotermikoak ur sistema itxi baten zirkuitua izan behar du, zeina eraikinaren lur-azpian eta 100 metroko sakoneran zulatzen diren putzuen bidez lortzen den. Ermuan altxatu dugun Teknologi eta Enpresa hazitegi Zentroan horrelako lau zulo egin dira. Zulo horietatik barna urak zirkulatuko du, 110 metroko sakonera arte jaitsiz. Beroturiko ur hori enpresa hazitegiko berogailu sistemak izango duen bero-ponpak jaso eta banatuko duelarik.

 

Sistema horiek Soluciones Energéticas Alternativas S.L.L. enpresak instalatuko du, izatez Ermuan bertan sortutakoa enpresa hazitegian

Instalazioak 30 kW-ko potentzia du. Instalazio horren osagarri eguzki-energia termodinamikoko bigarren bat ere badago eraikinaren enpresa hazitegiaren terrazan. Bertan 24 panel jarrita daude, zeintzuek beste 30 kW-ko potentzia osagarria erantsiko diote sistemari.

Sistema bi horiek uztartzearen ondorioz, energia eragingarritasun altuagoa izango dugu, berotu nahiz freskatzeko kostua jaitsi eta gutxituz. Horrekin batera, atmosferara gas kutsatzaile –batez ere berotegi-efektuaren erantzulea den CO2- gutxiago bidaliko dugularik.

Horrez gain, hamabi altuera dituen dorre berriak harri naturalezko fatxada aireztatua ere badu. Eraikinak fatxada bikoitza du, ikusten dena eta azpikoa agerian ez dagoena. Bien tartean, hutsunea dago, haizea pasa dadin. Horri esker, energetikoki eraginkorragoa da, gutxiago kostatzen baita hoztu nahiz berotzea. Beiraz estalita dagoen zonaldea ere, bikoitza da –errezel-horma, azal moduan egindako itxitura-horma arina, beirazkoa sostengu-funtziorik betetzen ez duena. Bigarren honi esker, lortutako emaitza berbera da, energetikoki eraginkorragoa izatea.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik