Ura zentzuz erabiltzeko eskatzen duen kanpaina hasi du UKEk

18.04.12
Kirolak

Udal Kirol Erakundea (UKE) bere instalazioetan uraren erabilera zentzudun eta eraginkorra egitearen alde agertu da. Erakundeak sentiberatasun kanpaina hasi berri du, pertsonei bere instalazioetan arduraz jokatzeko eskatzen diguten pegatinak jarri dituelarik. Kiroldegian, Betiondoko kirol-gunean, Teodoro Zuazua futbol-zelaian eta Aritzmendi pilotalekuan jarri ditu pegatinetan ondoko leloa irakur dezakegu: ‘Tanta bakoitzak garrantzia du. Ez ezazu ura xahutu, soilik beharrezkoa dena erabili’.

Ura bizirauteko behar beharrezkoa dugun elementua da. Ura gutxi eta mugatua dugunez munduan, egoki erabili eta zaintzea komeni zaigu gizakioi. Zenbait denbora atzera, erakundeak bere instalazioak egokitu eta dutxa nahiz konketetan sakatu eta neurtutako ur kopurua ematen duten txorrotak jarri zituen, tenporizadorea daramatenak. Nolanahi ere, orain aurrerago jauzi egin nahi du eta erabiltzaileoi erantzukizunaz jokatzeko eskatzen digu. Izan ere, askotan txorrota eta sakatzaileei behar baino gehiagotan eragiten diegu, jabetu ez aurren, inkontzienteki. Erakundeak txorroten jarioa neurtu egin du eta, esaterako, dutxetan pultsazio bakoitzean hiru litro ur ematen du eta konketa edo lababoetan litro eta erdi, hurrenez hurren.

Horrez guztiaz gain, dutxetan egiten dugun pultsazio bakoitzean hainbat energia gehiago ere kontsumitzen du, berotutako ura baita hori. Ura berotzeko energi errekurtsoak erabili behar ditugularik.

Laburbilduz, txorrotari eragin aurretik pentsa dezagun birritan, ura beharrezkoa dugun edo ez.

Pegatina uzten dizuegu, pdf fomatuan.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.25
Betiondoko igerilekua prestatzeko lanetan, laster irekiko baita

Bainu denboraldia eta instalazioa ekainaren 14tik irailaren 14ra zabalik izango dira
Imagen
28.05.25
Ermua Kirolak-ek web atal berria estreinatu du

Gaurtik aurrera webgune korporatibo honen barne jasoko da Kirol Alorraren inguruko informazio guztia
Imagen
27.05.25
XVI. Aizkolari lehiaketa egingo da igandean plazan

Udal kirol alorrak antolatuta, Orbe Kardinalaren plazan eguerdiko 12:30etan