Coopera: taldeko lanik egokiena lotzeko asmoa duen ekimena

25.04.12
Ekonomi Sustapena

Ermuko Udala toki industriari laguntzeko xedez lanean ari da aspaldian eta, bada adore gehiagoz azken urteetan, izaera ezberdineko proiektuak bultzatuz eta eduki edo gai ezberdinak jorratu dituzten jardunaldien bidez, besteak beste. Urte hauetan berrikuntza, kooperazioa, lehiakortasuna edo gaur dakargun nazioartekotzearen gaiak ukitu ditu, nazioartera ateratzea gako baita lehiakor izateko.

Coopera izeneko programak ez dio zuzenean erantzuten nazioartekotzeari, baina bai lehiakortasunari eta horren esanahiari, lehiakor izateko gaitasunari. Enpresek ekoizten dituzten produktuak merkaturatzeko duten gaitasuna beste ekoizleekiko. Enpresa txikiek eta Ermuan ditugun %95 horrelakoak dira, langile 1etik 50era bitartekoak baitira, elkarrekin kooperatzearen beharra dute hobetzeko proiektuak aurrera ateratzeko, lan taldeak eratzeko, batera jarduteko eta indartsuagoak eta eraginkorragoak izateko merkatuan lehiatzen.

Coopera proiektuak ez dio zuzenean erantzuten nazioartekotzeari, baina bai lehiakortasunari hitzaren esanahiaren zentzuan, lehiatzeko gaitasuna. Hots, Enpresak ekoizten dutena egungo merkatuan mantentzeko gaitasuna, gainerako ekoizleekiko. Enpresa txikiek -eta Ermuan ditugunak tamaina horretakoak dira, %95ek langile 12etik 50era bitartekoak baitira- kooperatzeko beharra dute hobekuntza proiektuei aurre egin ahal izateko, taldeak eratzeko, elkarlanean jarduteko eta indartsuagoak izateko, hori eginez lehiatzerakoan eraginkorragoak eta lehiakorragoak izango baitira. Horren ildotik, ekimenari jarritako izena, Coopera hortik datorkio.

Cooperak behar horri erantzun eta arazo eta behar berberak mahai gaineratu eta horiei konponbide bat eman lan kooperatibotik. Proiektua elkarrekin finantzatu dute SPRIk eta gure Udalak, bere kudeaketan Zeuxa Solutions eta Gesgune aholkularitzen laguntza izanik. Ekimenaren lehen urtean lau enpresa izan dira partaideak: Larzep, Decomesa, Herramientas Arley eta Urkoase, hain zuzen ere.

Proiektuak fase ezberdinak izan ditu: diagnostikoa, komunean dauden beharrak zehaztea eta partekatuko dituzten proiektuak definitzea. Jada, elkarlanean lantzeko hainbat proiektu antzeman dira, horietako batzuk hasita daudelarik, esaterako, energia hornidura, ekoitze prozesuko hondakinen kudeaketa, eta merkataritzako ekintza bateratuak. Aurkezpena Jordi Lorenzo lankide eta teknikariak egin zuen. Bere hitzaldiaren aurkezpena uzten dizuegu ondoren lasterbidez, pdf formatuan.

Proiektua bukatutzat eman eta emaitzak aztertu ondoren, horiek positibotzat jotzen badira, lan ildo honetatik aurrera jarraitzeko asmoa dago eta ekimena zabaltzea enpresa gehiago horretan bat egin dezaten.

Toki Garapen asteko bigarren jardunaldiko ardatza nazioartekotze izan da, horri buruz hitz egiteko SPRI erakundearena lorreko zuzendari David Fernandez etorri zitzaigun. Fernandezek powerpoint batez baliatu zen aurkezpena egin eta azalpenak emateko. Guk hori osorik pdf formatuan uzten dizuegu lasterbidez, irakurtzerik izan dezazuen. Jarraian, Irlandako ohorezko kontsula Bilbon, Rocco Cairak arrakasta zeta arriskurik gabe esportatzeko moduaz mintzatu zitzaigun. Torrealday enpresako abokatu honek “kontratuak idatziri kez izatearen akatsa’ tituluko hitzaldia eman zuen. Hori osorik uzten dizuegu, pdf formatuko artxibo batean eta lasterbidez.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik