Eduki digitalen eta ikus-entzunezko sektorea goranzko bidearen zergatietan mulgilduz
Segidan Europa-Bilbao DigiPen Teknologi Institutuko zuzendariaren txanda izan zen. Honen hitzetan sektoreak gero eta indar gehiago du gure ekonomian, oro har garrantzitsuago da, gure gizarteak aisialdiari eta horren barne bideojokoei gero eta denbora gehiago dedikatzen baitio. Hortaz, sektoreak enpresa eta enplegu aukera ugari ditu horretarako ez dugularik luzaro itxaron beharko, bideojokoen inguruko industria oso bat pil-pilean baitago jadanik. Bideojokoen programazioa, animazioa hiru dimentsiotan edo simulazio interaktiboa, jada, errealitate dira eta pertsona gazte ugariren enplegu iturria. DigiPen institutukoak atal horietan guztietan trebatzeko aukera sendoa ematen du, Bai Bizkaia, baita ere nazioartean dituen beste hainbat egoitzatan.
Aurkezpenen txandari amaiera emateko, Ubiqua enpresako bazkide fundatzaile den Jose Luis Roncerok komunikazio sozialerako eduki digitalez hitz egin zigun. Honek hainbat esperientzi praktikoren adibideak eman zizkigun; gehienak oso interesgarri eta aberasgarriak. Sektorean lan egiteko beste ikuspuntu bat jarri zuen mahai-gainean. Aipaturiko proiektuok, besteak beste, Aldea Doc, Habla proiektua, territorio Campus eta Identibuzz izan ziren.
Eskari-galderen ondoren, praktikoari leku egin genion. Ermuan prestatzen ari garen zuntz optikoko sare neutroaren gaitasun eta ahalmenen froga eta erakustaldia ikusteko parada izanik, zuzen zuzenean. Joko birtual eta datuak igo eta jaisteko zuntz optikoak eskaintzen digun abiadura azkarraren lekuko izanik bildutakoak. Izan ere Izarra Centre eraikinaren barne egongo da Datuak Prozesatzeko Zentroaren egoitza eta interneterako sarbide azkar horren lotura gunea. Zuzenean ikusi eta frogatu ahal izango dugu 100 MB-tako abiadura errealak zenbaterainoko gaitasuna eduki eta ematen duena.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena