Behar eta patologia ezberdinak dituztenei etxean atenditzeko zerbitzuak enplegu iturri izango dira

02.05.12
Ekonomi Sustapena

Izenburua Toki Garapen Asteko laugarren jardunalditik ateratako ondorio nagusietako bat da. Ostegun arratsean Izarra Centren berrikuntza soziosanitarioko euskal Fundazioaren, Etorbiziren, zuzendaria den Fernando Fantovaren, gizarte eta kultura udal alorretako zuzendariaren Merche Gonzalezen eta Arrasateko Aita Menni ospitaleko ordezkarien hausnarketa eta analisiak entzun genituen. Eta baita Matz-Erreka eta Adom Autonomia enpresatako esperientzia, ezintasun ezberdinak dituzten pertsonentzako etxebizitzak egokitzeko, bi horietan konponbide teknologikoen garapenean jarduten baitute.

Zahartzea, jaiotzeaz batera hasten dugun proiektua

Jardunaldia Merche Gonzalez zuzendariak aurkeztu zuen, gure herriko demografiaren garapenari errepasoa eginez eta etorkizunerako Ermuan nahiz Espainian aurreikusten den joera azpimarratuz, hori guztia gizartearen eremuan zahartzaroaz, horrek dakartzan beharraz eta erronkaz hitz egitearen testuingurua emate aldera. Merchek bere hitz eta azalpenak laguntzeko power point bat erabili zuen, zeina guk lasterbidez osorik uzten dizuegu, horretan sakondu nahi duzuen guztiontzat. Agiriari jarritako izenburua ‘Zahartzea,jaiotzeaz batera hasten dugun proiektua’ izan zen.

Fernando Fantovak, aldiz, gure gizartean gertutako eredu aldaketaz mintzatu zen “ongizate eredu klasikotik jauzi egin dugularik, eredu produktibo eta gizarte mota zehatz bat izan da, non gizonak eusten zion, lan ibilbide homogeneo eta luzeak ziren, emakumeek familian, etxean eta komunitatean beren zaintza-lanak eskaintzen zietena, doan, eginkizun hori ikusezina izan delarik politika nahiz ekonomiarentzat. Aurreikuspen sistema babesle bat izan dug, zeinak gorabehera ezohikoak eta motzak barne hartzen zituenak (erretiroa, gaixotasuna edo langabezia, esaterako)”. Modelo hori krisian sartu da, ez baita bideragarria, Hori horrela, ongizate eredu berri eta koherente eraikitzeaz mintzo zitzaigun, ekoizpen eredu berriaz bat datorrena eta sozialki, ekonomikoki eta ingurumenari dagokionez jasangarria izango dena. Ideia nagusi horren inguruan zenbait intuizio eta estrategia konbinatu konpartitzen ditugula esan zuen, estreinakoz, prebentzioa, zahartzaroa, ezintasun, kronikotasun eta dependentzia egoerak alor politiko, ekonomiko eta sozialaren erdi erdian jarri dituztelarik eta, horren ildotik, koordinazioa, integrazioa eta berrikuntza soziosanitarioa”.

Zerbitzu sozialen sistema garatuago baten premia du egungo Osasun sistemak

Premia horren arrazoi nagusiak laburbilduta, ondorengoak dir,: Jada ez garelako hitz egiten ari talde minoritario edo ezohiko egoera eta epe lapurretaz; prebentzioa eta egoera horrelako egoerei aurre egiteko sostengua ezin daitekeelako ordain ekonomiko hutsa izan (pertsonentzat hurbileko sare ez formal zabala dugunaren uste ustelean oinarriturik); egun sozialean adinez txikien edo zaharren zaintza lanen krisialdian sorturiko tentsioak disfuntzio larriak sortzen ari direlako enpresetan: ezkutuko enplegua eta gizartearen desmoralizazioa, eta abar… Eta, azkenik, zerbitzu sozialen sistema garatuago baten premia duelako egungo Osasun sistemak, maila berean hitz egiteko elkarri, koordinazio, integrazio eta berrikuntza estrategiaz txertatu horien kudeaketan.

Laburbilduz, erronka handi baten aurrean gaudela, berrikuntza teknologikoari (ezagutzan oinarrituz gauzak egiteko modu estandarizatuan berritzeko) eta sozialki berritzeko (egituratan eta gizarte dinamikatan hobetzeko, taldeak izan dezaten horiek eragina). Hau da, gurea bezalako herrialde txiki batek, aukera garrantzitsuak aurkitu ditzakeen unea herritaren bizi kalitatea hobetzeko eta mundu global honetan izan dezakegun lehiakortasuna hobetzeko. Etorbizi Fundazioak lan horretan lagundu nahi duela esan zuen bere zuzendariak eta erakundearen egitekoak azaldu eta hasita dituzten proiektuei birpasa egin zien.

Esperientzia praktikoak: etxebizitza eta minusbaliotasuna, enplegua sortzeko iturri

Segidan, Aita Menni ospitaleko Eider Fernández Zapiain terapeuta okupazionalak etxebizitzatan egindako egokitzapen zenbaiten adibideren berri eman zigun, aurreko baldintzak eta ondorengoak argazkietan oinarriturik aurkeztuz. Matz-Erreka eta Adom Autonomia enpresetako kide eta langile den Jabi Odriozola ingeniariak mugitzeko ezintasuna edo minusbaliotasunen bat duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko garatu dituzten konponbide teknologikoak aurkeztu zituen, modu oso argi eta freskoan. Azkenik, ospitale berean Garuneko kalteen zerbitzuko burua den Jose Ignacio Quemada mediku eta psikiatrak etorkizuneko zaintzaileak izan beharko dituen trebetasun eta gaitasunei errepasoa eman zien, jarduera hori baitugu enplegu iturri berri indartsua. Quemadak esandako guztia eskaintzeko, bere interbentzioa jaso eta laburbiltzen duen artikuluari lotura uzten dizuegu, zeina Menni sarearen webgunean argitaratu duen bere ekipoak.

Lotutako albisteak

Imagen
13.06.24
Azken txanpa Ermua TalenTIC 2024ko jardunaldientzat

Eguneko ardatz dira lurraldeari talentua erakartzeko politikak edo etorkizuna administrazioan
Imagen
12.06.24
Talentua garatu eta zaindu beharreko potentziala da

Gure DNAn modu naturalean izan dezakegu, edo lanarekin, iraunkortasunarekin eta hazteko interesarekin eskura dezakegu
Imagen
10.06.24
Ermua TalecTIC jardunaldien III. edizioa hastear

Aste honetako asteazken eta ostegunean gauzatuko dira Izarra Centren