Kolore zurigorriaren grinak, Ermua osoan zabaldu zen
Kolore zurigorriaren grinak ez du mugarik. Denboraldiko emaitza onek eta taldearen jokoak, seguruenik grina hori handitzen lagundu dute. Atzokoa egun handia zen. Eta agun handi gisa bizi izan genuen: ilusio eta esperantzaz josita, honako honetan, titulua gureganatuko genuelakoan. Ez zen horrela suertatu, baina egindakoa ez da marka makala. Finalera iritsi eta txapeldunorde izan. Ermuan guztia eman ganuen ametsa egi bihurtzeko eta ‘Herri Muga’ elkartekoek hustu egin ziren, gabarra berezi eta guzti kalera ateraz. Partida aurreko jaia borobila izan zen, ondorengoaz bestelakoa. Ez genuen irabazi, hurrengoan beharko du izan.
Ermua Bizkaia izan eta bizkaitarra denaren zalantzarik ez. Zale zurigorriek, egunsentiarekin bat jaiki ziren. Nonahi ikus zitezkeen elastiko, bandera eta Athleticeko ezkutuak. Herri Muga elkarteko kideek goizean goizetik bildu eta atera ziren kalerik kale. Giroak hotz-beroak bailitzan gora egin zuen eguna aurrera egin ahala. Arratsaldean kalejira izan genuen herrian Irulitxa fanfarreaz eta txikiek ‘gabarra’n eta guzti paseatu zirelarik. Partida hasterakoak ikusmina izugarria zen. San Pelaio parkean tamaina handiko eta kaleko led pantaila jarrita zegoenez, jendea bertara bildu zen. Soziedadeak lepo zeuden, tabernatan ere edozein lanegunetan baino jende askoz gehiago bilduz. San Pelaion mila bat inguru izan ziran.
Sufrimendua lehenengo golarekin batera hasi zen. Arbitroak amaiera adierazi eta tristura nagusi zen. Emaitza gogorregia ikusitako jokorako. Ezina. Etsipena. Zapo hori irentsi eta ondorengo egunean, gauzak hobera egin dute. Ez etsi, egun gutxi barru beste final batean aurrean izango gara. Gora Athletic!
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera