Origins Masterclass 2012 ediziora joango dira herriko zenbait ostalari

16.05.12
Gizartea

Herriko zenbait ostalari aurtengo Origins Masterclass edioan izango dirá. Edizoa bihar –maiatzak 17an- gauzatuko da Donostia hiriburuan. Herriko zenbait tabernarik parte hartuko dutela ezagutarazi dute, une onetan onenak direnak ikusi eta horiengandik ikasteko.

Edizio honetan eta ohikoa denez, Javier de las Muelas eta bere Dry Martini taldea egongo dira eta, estreinakoz, hizlari gisa Juan Carlos Muñoz (Madrilgo ABEren presidente dena) baita ere. Horrez gain Madril Fusion 2012 edizioan sorturiko eduki guztiak eta askoz gehiago izango da ikusi eta entzuteko. Gaiak ondorengoak dira:

  • Nola hobetu gure lokaleko eta egungo kudeaketa; ‘Zerbitzuaren kultura’.
  • Koktel-gintzako joera berriak.
  • Original Premium Mixer delakoaren aurkezpena, Schweppes etxearen eskutik. Hainbat gauza landuko dira: prestakuntza, osagaiak, tenperatura, Anhidrido Karbonikoa, modako destilatuak/uztarketak eta joerak.

Aurten ekitaldira doazen tabernari zenbait estu mailako txapelketan parte hartu eta lehiatuko dira.

Jarduera honen bidez lortu nahi den helburua, sektorearen barne dauden joera berriak ezagutzea, profesionalak trebatzen jarraitzea eta bezerooi ematen zaigun zerbitzua hobetzea.

Parte hartzaileek ikusi eta ikasitakoa beren establezimenduetan aplikatu beharko dute. Eta horretarako aukera paregabea izango da ekainean zehar Gastronomia Jardunaldien XII. edizioaren baitan jokatuko den Gin Tonic lehiaketan. Horiek biak, jardunaldiak nahiz lehiaketa Lobiano gastronomia elkarteak antolatzen ditu urtero.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.