‘Kirolaz Blai 2012’ ekimena aurkeztu du UKEk eta izen-emateak hasi
Herriko Udal Kirol Erakundeak (UKEk) “Kirolaz Blai 2012” kanpaina aurkeztu berri du. Ekimenak aurten elkarren segidako hamabigarren urtea betetzen du. UKEren presidenteorde Miguel Ledesmak adierazi duenez ekimen honen helburua “familia-kideen eta horien lan-betebeharren arteko zubia izatea da, uztailan Ermuan dauden eta umeak dituzten familiei jarduera fisikoa eta jolasak uztartzen dituztenei aisialdiko aukera eskainiaz”.
“Kirolaz Blai 2012” aisi eta jolas programa da 6 urtetik 12ra bitarteko ume eta gaztetxoentzat, kirol zaletasun sustatzen duena eta familiei udan eskolarik ez dagoenean denera ailegatzen laguntzen diena. Kanpainaren barne bi jarduera sartzen dira, batetik, Multiabentura deritzana eta bestetik, igeriketako ikastaro trinkoak. Lehenengoan, jarduera ugari gauzatu ahal izango dituzte partaideek astelehenetik ostegunera bitartean. Bigarrenean aldiz, uretara egokitu, igeriketan ikasi eta igeri egiteko estiloak hobetu ahal izango dituzte parte-hartzaileek. Izena emateak astelehenean hasiko dira, horretarako interesdunek M.A. Blanco kiroldegiaren kontrolera joan beharko dira. Izen-emateak hilabetez mantenduko zabalik, ekainaren 20ra bitartean.
Eskainitako bi aukeren ezaugarri eta datak
“Multiabentura 2012” ekainaren 25etik uztailaren 12ra bitarteko astelehenetik ostegunera artean gauzatuko da. Ordutegiak hiru ordu barne hartzen ditu, goizeko 10:00etatik ordu batera bitartean. UKEk atal honetan 81 toki eskaintzen ditu. Hiru txango egingo dira eta aurreikusitakoak ondorengoak dira: Getxora arraunean egiteko hastapen ikastaroraa, Gorlizera hondartzan jokoak egitera eta Sopelara, hondartzan surf egitera. Jarduera honetan izena emateagatik ordaindu beharreko prezioak ondorengoak dira: abonatuek: 83,25 euro eta abonatu ez direnek: 120,90 euro.
“Igeriketako ikastaro trinkoak”: Ekainaren 25etik uztailaren 20ra, 3 urtetik aurrerako pertsona ororentzat eskaintzen dira. Maila guztiak emango dira: uretara egokitzea, hastapena, hobekuntza eta igeriketa eskola. 20 saio eginen dira. Jarduera honetan izena emateagatik ordaindu beharreko prezioak ondorengoak dira: abonatuek: 54,75 euro (egokitzapena: 127,75 euro) eta abonatuak ez direnek: 99,35 euro egokitzapena: 169,35 euro).
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da