XII. Jardunaldi Gastronomikoak: afari eta bakailao lehiaketarako izen-emateak hartzen hasiko bihar

31.05.12
Gizartea

Lobiano elkarteak urtero antolatzen dituen Gastronomi Jardunaldietako jarduera goren eta arrakastatsuenetako bat dastatze-menua da. Aurten afari nagusi hori Donostiatik datozen Aizpea eta Xabierrek prestatu eta eskainiko dute bere taldearekin batera. Bikoteak ‘Xarma’ jatetxean dihardute lanean eta hainbat sari eta errekonozimendua jaso dituzte. Afari honetan parte hartzeko interes handia eta leku murritza egoten denez gero, antolatzaileek aldez aurretik izena ematea eskatzen dute. Afaria ekainaren 12an, asteartean, eginen da Erretena elkartearen egoitzan.

Bihar zabalduko dira bakailao eta dastatze-menurako izen-emateak

Afari horretarako nahiz herriko sozietateetako kide eta herritarren arteko bakailao txapelketan parte hartzeko izen-ematea bihar zabalduko da, Lobiano elkarteak iragarri duenez. Izena Probaleku autoeskolan egin beharko da, arratsaldez. Bakailao txapelketa ekainaren 17ko larunbatean ospatuko da, elikagaien azokaren barne. Txapelketarako olioa nahiz arraina antolatzaileek ipiniko dituzte. Horretarako, Elgoibarko Bakailao Alkorta eta Aceite 5 Valles etxeen babesa izango dutelarik. Dominio de Berzal upeltegiak lehiaketako ardoa jarriko du.

Jardunaldiok ekainaren 8tik 17ra bitarteko sei egunetan gauzatuko dira. Antolatzaileek jarduera programa bizia prestatu dute, zeina aurton berritu eta zabaldu egin den. Guztira sei egun bizi-biziak gozatu ahal izango ahal izango ditugu, gastronomiaz hitz egiteko, eta produktuak dastatu eta edateko aukera anitzekin. Programak biltzen dituen jardueren artean hainbat dastatze afari, tailerrak gaztetxoentzat, herriko ostalarien arteko pintxo lehiaketa arrakastatsua, bakailao txapelketa eta txistorra-jana herrikoia daude.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.