Hastear Gastronomi Jardunaldien XII. edizioa

01.06.12
Gizartea

Lobiano Gastonomi Elkarteak ia urtearekin bat hasi ditu aurten bere jarduerak. Otsailean kazolatxoen lehiaketa izan zuen bere lehenengo erronka, hartaz ederki gozatu genuelarik. Harrez geroztik buru-belarri lanean jarraitu du eta hilabete honetan jarduera nagusiari aurre egingo dio. Izan ere, Gastronomi Jardunaldiak ekitaldirik gehienak biltzen baitute. Ekainak leku propio eta berezia du Ermuan, urtero Gastronomi Jardunaldiak gauzatzen baititugu. Datorren asteko martitzenean, ekainaren 5ean, hasiko dira ofizialki Ermuko Gastronomi Jardunaldien XII. edizioa.

Gin-tonik lehiaketaren lehen fasea jokatuko da

Beste urte betez, Elkartean Gin Tonic lehiaketa antolatu du herriko ostalarien artean jokatuko dena.

Martitzenetik aurrera herriko 13 establezimenduetako zerbitzariek gin-tonik onenak prestatzen saiatuko dira, bai epaimahaikideak bai eta bezeroak konbentzitzeko asmoz. Epaimahaiak ez du lan erraza izango, iaz maila oso ona erakutsi baitzuten parte hartzaile guztiek. Aurten, iazko maila hobetu eta gainditzen ahalegindu beharko dira, Epaimahaikideek asko ikusi eta dastatutakoak baitira, ez dute ezustekoan harrapatzeko lan erraza izango. Lehen edizioan egin bezala bi fase gauzatuko eta bi atal izango dira: konbinatua prestatzeko ohi edo tradiziozko forma eta originala, edaleari sentsazio berriak sortarazi nahi dioen edaria.

Parte hartzaileek final aurrekoa jokatuko dute ekainaren 5eko martitzenean bertan. Sailkatzen direnak ostiralean, finala jokatuko dute, Orbe plazan eta jendaurrean estreinakoz egingo den saioan. Bertaratzen garenok, herriko zerbitzari onenak ikusi ahal izango ditugu lanean. Ikuskizun aparta izango da, Master Class deritzan saioaren antzekoa egin nahi baitute antolatzaileek. Lehiaketa honetan Schweppes etxea babeslea izango da eta tonikak jarriko ditu.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
23.05.25
Udako igeriketako ikastaro trinkoak haurrentzat

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera