Zeharkaleko bide-seinale berrien azken ukituak

08.06.12
Hiritarren Segurtasuna

Aste honetan seinale berriak jartzeko lanak egin dira Zeharkalen, bai eta kaleko zirkulazioa antolatzeko eta bertan aparkatzeko aldaketen berri ematen duten bide-markak berritu eta pintatu ere.

Zeharkalen zeuden hiru zamalan-guneetatik bat mantendu da: DIA supermerkatuaren aurrean dagoena. Zamalanetarako ezarri den ordutegia ibilgailuei aparkatzea debekatu zaien ordutegi bera da, hots, 8:00etataik 20:00etara, astelehenetik ostiralera, jaiegunetan izan ezik. Modu horretan trafikoa kaltetu dezaketen gorabeherak saihestuko dira, hala gertatuko litzake-eta bi ordutegiak ezberdinak balira eta 20:00ak baino lehen zamalan-gunean autoak aparkatzea baimenduko balitz.

SCHLECKER dendaren parean zegoen zamalan-gunea Ursolo zeharbidearen ezkerraldeko espaloira eraman da, Zeharkaleko zirkulazioaren jariotasuna hobetzeko, zirkulazio hori oztopa dezaketen elementuak ahalik eta gehien murriztuz. Zamalan-gune horren jarduera-ordutegia 8:00etatik 13:00etara izango da astelehenetik ostiralera, eta 8:00etatik 12:00etara larunbatetan.

Kalearen hasieran, Zeharkaleko 4. atariaren parean dagoen zamalan-gunearen ordutegia jarraitua izango da: 8:00etatik 19:00etara astelehenetik ostiralera, eta 8:00etatik 12:00etara larunbatetan, bertan dauden saltokien beharrei erantzuteko eta Valdespinako Markesa kalearen inguruan dauden beste saltoki batzuentzat ere zerbitzu emateko, hor hurbil ez baitago zamalan-gunerik oraindik.

Ondorioz, handitu egin da zamalan-gune horretako espazioa, bi banaketa-kamioi bertan aldi berean egoteko moduan. Hartara ez da, orain arte bezala, bigarren ilaran kamioirik egongo, Kaltxangoko bide-gurutzera eta inguruetara arte auto-ilara luzeak sorraraziz.

Bestalde, metro batzuk mugitu dira Mallabirako noranzkoan dagoen espaloi-hasierako edukiontziak, etxebizitzetatik urruntzeko.

Bi zirkulazio-noranzkoak mugatzen dituen kale-erdiko marra eta Zeharkalek Kaltxangorekin egiten duen kantoian dagoen zebra-bidea pintatzea besterik ez da falta. Lan hori hamabost eguneko epean egingo da, gauez, zirkulazio gutxi dagoenean, auzokoei ahalik eta enbarazu gutxien egiteko eta ibilgailuen zirkulazioari kalterik ez egiteko.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.25
Ongarain piztutako sute baten ustezko egileak identifikatu eta inputatu ditu Udaltzaingoak

Ur-jokoen gunean altzari publikoak erretzeko sutea eragin duten ustezko autoreei bi mila euroko kalteak egotsi eta isuna jaso dezakete instrukzioaren amaieran
Imagen
15.05.25
Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko