Titanic eta Secretos izan dira Gin Tonic 2012 lehiaketa irabazleak
Titanic eta Secretos tabernak izan dira Gin Tonic 2012 lehiaketako irabazleak –original eta ohiko ataletan, hurrenez hurren-. Hori izan zen epaimahaiaren erabakia ostiral gauean zuzenean eta jendaurrean sailkaturikoek finala plazan jokatu eta gero. Ikuskizun aparta. Azken fase erabakigarrian parte hartu zuten Sirimiri, Lurpe, Paddock, Txalaparta, Titanic, Secretos, Yomy eta Beer Station establezimenduetako zerbitzariek. Finalista guztiek agerian utzi zuen sailkatu izanaren arrazoia. Guztiek onena eman zuten, jakituri guztiak mahai gainean jarriz, hori islatu zelarik prestatu zuten edarietan.
Epaimahaiak ez zuen lan erraza izan, ez horixe. Azkenean txikikeri eta nabardurek erabaki zuten balantzaren bidea. Gin Tonic originalaren atalean Titaniceko Jesus izan zen garaile. Bere edariak izotz bola orijinal, handi eta ginebra eta tonika uztarketa egokiak eman zioten saria. Prestakuntza modu originalen atalean erabakia erraza ez baitzen izan. Ohikoen artean are zailago, osagai gutxiago erabiltzen baitira, emaitza guztiak onak eta oso antzerakoak suertatzen baitira. Baina, lehiaketetan norbaitek irabazi behar izaten duenez, saria Secretos tabernako Rubenek eskuratu zuen. Honek ginebra eta tonika uztarketa orekatua lortu zuen, perrezil orriaren ukituarekin.
Epaimahaiaren hitzetan, partaide guztiek oso maila ona erakutsi dute, maisutasunez lehiatu baitira. Lehiaketara aurkeztutako proposamen guztiak dastatzeko aukera izanen dugu gaur bertan hasten diren jardunaldi gastronomikoetan. Hori bai, establezimendu bakoitzean.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera