Giroa kafetegiko ‘Natura’ eta Titaniceko ‘Pysbe’ epaimahaiaren saria 2012ko pintxo lehiaketan

18.06.12
Gizartea

‘Giroa’ kafetegiak aurtengo pintxo lehiaketako epaimahaiaren saria eskuratu du. ‘Natura’ izena daraman konposizioa saridun suertatu da. Pintxoak ondoko osagaiak zituen: arrautza, patata eta porrua. Bigarren postua ‘Titanic’ tabernak lortu du ‘Pysbe’ izeneko proposamenarekin. Hori ondoko osagaiekin egina dago: bakailaoa, patata eta barazkiekin. Lehiaketa ostegun gauean erabaki zen, epaimahaiko kideek establezimendu guztietara joan ondoren. Webgune honen eta plazan bertan jarritako ontziaren bidez jasotako botoen arabera, bozketa herrikoia Kiska garagardotegiarentzat izan da. Honek ‘Drakakkars encalladas’ pintxoa -aurkeztu du aurtengo lehiaketara bakailaoa, piperra eta olioa. Berogeita lau boto elektroniko jaso zituen webgune honen bidez. ''Titanic'' tabernak Orbe Kardinalaren plazako hautesontzian bertaratutako boto atalan irabazi du 51 boto lortuz. Azkenik gehien boto (bai Interneten bidez bai hautesontzian) jaso duen taberna Titanic izan da.

Epaimahaiak pintxo guztiak dastatu zituen eta bakoitzaren presentazioa, egiteko prozedura, egitura eta zaporea baloratu. Epaimahaia Ondarroan dagoen Kantabria tabernako Patxo Bedialaunetak, San Migeleko ‘Belaustegi’ jatetxeko sukaldari den Iosu Mugerzak eta Lobiano Gastronomia elkarteko kide batek osatu zuten. Epaimahaiak establezimenduek aurkeztutako proposamenen maila altua azpimarratu du, horien aurkezpen txukuna eta aukeraketa egokigatik. Aurtengoan inoiz baino establezimendu gehiagok -32ek- parte hartu dute. Epaimahaiaren esaldi batek laburbiltzen du produktuen kalitatea: “inoiz baino maila altuago eta inoiz baino hobe”.

Larunbateko azokara jendetza hurbildu zen, eguraldia lagun izanik, giro polita eta parte hartze handia izanik, goizean nahia arratsean. Jarraian ireki eta denbora gutxira –eguerdia baino lehen- hartutako argazki sorta uzten dizuegu.

Pintxo lehiaketako herri-bozketaren sailkapena
Postua Bozketa-zenbakia Establezimendua Pintxoaren izena Interneten bidezko botoak Plazan egindako botoak Boto kopurua
1 23 Titanic Pysbe 5 51 56
2 10 Kiska Drakkars Encalladas 44 9 53
3 28 Infreñu Txerri Deabrua 11 9 20
4 25 Sirimiri Cesta de hojaldre con frutos de la tierra y reducción de hongos 5 11 16
5 22 Hannigans Gozobapil 8 6 14
6 17 Urkaregi Itsasmendi 8 6 14
7 11 Caperos Naharruri 7 4 11
8 14 Jai Yogurt de Foie 4 3 7
9 32 Beer Station Musutxu Beer 4 2 6
10 5 Zappa Mandala 2 1 3
11 16 Zutabe Cá Ri 0 3 3
12 29 Giroa Natura 2 0 2
13 21 La Forja La Forja 2 0 2
14 26 Txalaparta Teja de txangurro con espuma de tomate 2 0 2
15 1 Tribuna Cosas peores te habrás metido a la boca 1 0 1
16 2 Centro Extremeño Tosta Rica 1 0 1
17 3 Burduntzi Tierra Astur 1 0 1
18 6 Paddock TxipiRock 1 0 1
19 7 Sidney Delicia de marisco 1 0 1
20 13 Zubir 35 Rollito de Otoño 1 0 1
21 27 Herga Hergatzi 1 0 1
22 31 Kontraste Kontraste 1 0 1
23 18 Frankfurt Ferrero Roche de morcilla 0 1 1
24 4 Gass Station Rascacielos 0 0 0
25 8 Orensana Vaya Rollo 0 0 0
26 9 Plaza del Mercado Bañuelos de salsita de gambas 0 0 0
27 12 Irulitxa Huerta y Granja 0 0 0
28 15 Outumuro Outumuro 0 0 0
29 19 Xagua Leoncito de mar 0 0 0
30 20 Zutik Nido de sabores 0 0 0
31 24 Hogar del Jubilado Caramelitos del abuelo 0 0 0
32 30 ToGuay Champis con ibérico 0 0 0

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.