Datorren astean hasiko dira aurtengo udaleku jendetsuak
Ikasturtea amaitzean, horren lekukoa hartuko dute urteroko udalekuen programak. Jarduerez lepo dagoen egitaraua dagoneko itxita eta loturik dago, jarduera ugari, irteera eta jokoak aurreikusten dituelarik. Adinaren arabera eratutako talde bakoitzari dagokion programa Web gune honetan kontsulta daiteke. Programak bestalde, betiko legez, izena eman duten umeei etxera posta arruntez zein posta elektronikoz behin betiko egitaraua bidali egin zaie.
Aurtengo edizioa oso arrakastatsua izan da, hiru taldeetan banaturik 168 umek izena eman dute eta. Txikienek, Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailako ikasleek, guztira 66 umek, herrian jolasak, eskulanak eta txangoak egingo dituzte eta joan-etorrian gure inguruko hainbat leku ere bisitatuko dituzte, hala nola, Igeldo, Gaztelugatxe eta Gamarrako igerilekuak. Ertainen taldean izena eman duten 58 ume, berriz, ohiko ekintzez gain, Urbasara joango dira bi gaua pasatzen eta bertan, besteak beste, senderismo, espeleologia eta beste hainbat tailer eta ekintzak burutuko dituzte. Gorakada gehien izan duen taldea nagusiena izan da, honetan, 44 lagunek eman dute izena.
Antolakuntzak denei lekua eskaintzeko asmoz, plaza gehiago erreserbatu behar izan dituzte eta baita ere kanpoko egonaldirako banatu behar, batzuk Urbasara joango direlarik eta beste batzuk, hasieran programatutakoari jarraituz, Bertizera. Osterantzean, denek batera egitarauari eutsiko diote eta tailerrak, piraguismo eta surf egingo dute irteera desberdinetan. Udalekuak hamar egunetakoak dira, bi astetan banaturik eta hauen bitartez umeek eskolan eta etxean ikasitako euskara modu informalean erabiltzeko eta ohitura hartzeko helburu dute. Horretaz, Antxitxiketan herriko Aisialdi Begirale taldea arduratuko da, 17 begirale jarriz.
Informazio gehiagorako ikus euskara zerbitzuko mikrositea.
Lotutako albisteak

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik