Zamalan-guneei buruzko diagnostikoa (II)

27.06.12
Hiritarren Segurtasuna

Zamalan-guneak eta horien ordutegien egokitasunari buruzko galdetegiaren inguruan 211 erantzun jaso ditu Udaltzaingoak.

Maiatzaren 15etik 31ra bitartean galdetegia luzatu zaie Ermuko ostalari eta dendariei egun herrian ditugun zamalan-guneen kopuru eta ordutegiei buruz duten iritzia jaso eta ezagutzeko asmoz. Galdetegi horren bidez zamalan-gune horiek nahikoak diren ala ez, ordutegi aproposak diren ala ez, edo gehiago beharrezkoak diren edo lekuz aldatu beharko liratekeen iritzi zuzena ezagutu nahi da, ondoren konponbiderik onenak hartzeko oinarri eta hobera egiteko xedez.

Jasotako 211 erantzunekin Udaltzaingoak txostena prestatu du eta hori Ermuko Merkatari eta Ostalarien Batzorde Zuzentzaileari aurkeztu dio, haiekin ekainaren 13an izandako bileran, hain zuzen ere.

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) hilabete izango du txostena aztertu, ondorioak atera eta zamalan-guneak hobetu eta ordenatze aldera egoki deritzan neurriak proposatzeko, hurrengo bilera uztailaren 12an egitea adostu baitzuten bi aldeek.

Zamalan-guneak erabiltzaile nagusien beharrei egokituko dira

Udalak zamalan-guneen kokapena eta ordutegia erabiltzaile nagusien beharrei –herriko merkatari eta ostalarien beharrei- egokitzeko konpromisoa hartu du.

Zamalan-guneen diagnostikoa egin eta aldaketa edo ordenaziorik onartu ondoren, zonalde horiek berraztertu eta seinale bertikal berriak jarriko eta bide-markak eta zamalan-guneen erretserbarako pintatze lanak egingo dira.

Seinale bertikal berria osotuagoa izango da; astelehenetik ostiralera edo larunbatera arteko erretserba den eta, kasuan kasuko, salgai edo merkantziak banatzeko bakoitzak duen ordutegiaren inguruko informazioa jarriko dugularik.

Ondorioz, salgai eta merkantziak banatzeko zamalan-guneek ordutegi desberdina izango dute, horien inguruan dauden denda eta tabernek dituzten beharretara egokituta izango baita.

Esandakoaren adibide Zearkale eta Ursolo Zeharbideak dira, kale eta zonalde horietan zirkulazioa eta estazionamendua hobetzeko proiektuarekin bat gertatzean, aldaketak egin baititugu.>/p>

Zamalan-guneak merkantziak banatzen dituzten hornitzaileentzat dira

Zamalan-gune bakoitza berori dagoen kaleko eragin-eremuko merkataritza-establezimendu guztientzat da; horrek esan nahi du ez dela zamalan-gunetik hurbilen edo bere parean dagoen establezimenduarentzat bakarrik.

Gune horiek kale horretako establezimenduetara salgaiak banatzen dituzten hornitzaileentzat dira.

Zamalan-gune bakoitzean adierazitako orduetatik kanpora ibilgailuek libreki aparkatzeko baimena izango dute espazio horietan, azalean aparkatzeko herrian dagoen espazioa optimizatzeko.

Halaber udalerriko sarreretan berariazko seinaleak jarri dira 3.500 kg baino gehiagoko BMA (baimendutako gehieneko masa) duten ibilgailuei hirigunean aparkatzea eta gure kaleetan zamalanak egitea debekatuz.

Neurri horrek zuzenean eragiten dio DIA establezimenduaren logistikako enpresaren ibilgailuari, bere neurriengatik Zearkale kaleko zamalan-guneko zirkulazio- eta erabilera-arazoak gaizkiagotu egiten zituelako.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko