Liburutegiari dohaintzen eta uzten zaion materialarekin, zer egiten da?
Ermuko Udal Liburutegiak urtean partikularrek dohaintzan ematen dituzten mila bat liburu jasotzen ditu. Gero, berauek sailkatu, antolatu edo birziklatu egiten ditu bere egoera, gai, gaurkotasun eta eskarien arabera.
Horrela, libururik berrienak katalogatu ondoren Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen katalogora sartzen dira (2011. urtean erantsitakoak 249 izan ziren). Liburu hauen barrualdean pegatina bat jartzen zaie, non liburua Liburutegira heldu den era altruista aintzat hartu eta ekarpena eskertzen den, liburuaren irakurleek dohaitza balora dezaten.
Liburu bikoiztuak, dagoeneko Liburutegian dauden haur eta gazteentzako liburuak eskola liburutegietara eramaten dira.
Beste atal bat, eleberriak, liburu tematikoak eta ikus-entzunezkoak, Kooperazio Kontseiluari oparitzen zaizkio salmenta solidarioa egin dezaten. Kontseiluko ordezkariek aukeratzen dituzte. Eta azkenik, urtero Liburutegia GKE edo ren batekin harremanetan jartzen da gainontzeko materialak oparitzeko. Aurreko urteetan Kuba, Txile eta Langraizeko espetxera bidali dira.
Lotutako albisteak
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat