Irakurketarako euskarri berria

04.07.12
Udal Liburutegia

Udal Liburutegiak, Eusko Jaurlaritzak Liburutegietan Teknologia Berriak ezartzeko edo garatzeko diru-laguntzari esker, erabilera publikorako 3 iPad erosi ditu.

3 gailu hauek duela 2 urte Liburutegia eskaintzen hasi zen 4 Papyre e-readerrei gehitu zaizkie. Irakurketa-euskarrien eskaintza honen bidez, daukaten erabilgarritasuna baloratzeaz gain, horiek ezagutu eta erabiltzeko aukera eman nahi diegu Liburutegiaren erabiltzaileei, batez ere zailtasun gehien dutenei, jauzi digitala areagotu ordez, teknologia berrien erabilera pertsona guztien esku jartzeko.

Interneten nabigatu, eduki digitalak kontsultatu edo sare sozialak eguneratzeko, besteak beste, tresna erraz eta intuitiboak dira gailu hauek.

Maileguak gelan

iPad hauek gelan mailegatuko dira, eta ordenagailu eramangarriak erabiltzeko arautegia oinarri bezala haurtuta, datu pertsonalen pribatutasunari buruzko hainbat gomendio gehitu dira.

Zertan dira?

iPad-a telefono mugikorren eta ordenagailu eramangarrien kategoriako gailu elektronikoa da, edukien sortze-lanera baino sarbidera fokatuta.

E-reader-a liburu elektronikoen irakurgailu bat da. Tinta elektronikoaren teknologiari esker, papelean irakurtzeko moduko kalitatez erreproduzitzen ditu eduki digitalak.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat