Eroski Centerrek 6000 € eman dio bezero bati, harraskatu eta irabazi kanpainaren baitan

06.07.12
Gizartea

Ermuko Eroski Centerrek 6000 € -zerga aurretik- eman dio gaur Nieves Ordoñez Sanz bezeroari, harraskatu eta irabazi 2012 kanpainaren baitan. Sariduna San Pelaio auzoko bizilaguna da eta 76 urte ditu. Ainhoa Arreitunaindia denda buruak eman dio oparia dendan bertan. Ermuko denda kanpaina hasi eta lehenengoetarikoa izan da 6.000 euroko sari potolo bat ematen.

Saria jasotzeko ekitaldian Nieves Ordoñezek sariaz gain, dendako langile eta herritar eta erosle ugariren zorionak ere jaso izan ditu. Sariduna uduri eta oso pozika gertu da eta “inoiz e zaiola saririk egokitu” adierazi digu. Nievesek kontatu du erosketak egin eta kutxan ordaindu eta gero txartelak jaso izan zituela. Horiek eta errekaduak etxera eraman zituela, txartela alabari emanez. Alabak txarteletako batean harraskatu eta 6.000 euroko ikurra zuen hiru borobil atera zituelarik. “Hau poza, ezin zinetzi eta badaezpada dendara bueltatu nintzen ia benetan saitua nintzen edo ez”. Kanpainako oinarrietan jarritakoarekin bat, gaur ametsa egi bihurtu ahal izan du.

Kanpainaren xede da bezeroen fideltasuna saritzea da

’Harraskatu eta irabazi’ kanpaina indarrean izango da uda honetan. Kanpaina 2012ko uztaila eta abuztua honetan gauzatuko da eta horretan parte hartzen dute Eroskiren supermerkatu eta hipermerkatuetan aurki ditzakegun hainbat marka eta hornitzaileren laguntzarekin bat. Kanpaina Eroski Center, Eroski City eta Caprabo dendetan ari da gauzatzen.

Kanpainaren xede nagusia bezeroen fideltasuna saritzea da, familien ekonomia apal eta larri dugun momentu berezian. Helburu horrekin Eroskik ia bost milioi euro inbertitu eta banatuko ditu saritan.

Promozio kanpaina honetan parte hartzeko bi modu daude. Batetik, Eroski Center edo EROSKI city supermerkatuetan erosketak eginez txartelak lortzen ditugu, gastatzen ditugun 20 € bakoitzeko txartel bat. Hipermerkatuetan aldiz 40 € gastatu beharko ditugu txartel bakoitzeko.

Bestetik, apaletan dauden ehundaka produktu erosiz txartel gehiagarriak lortuko ditugu. Txartel guztiek saria dute eta hori eskuratzea bezeroaren esku dago. Hiru burbuila bakarrik harraskatu eta ikus berbera badute saridun izango gara zuzenean, inolako zozketa gehigarririk gabe.

Bezeroek sari ezberdinak eskura ditzakete, esaterako: erosketa-baleak, bidaiak, 6.000 euro eskudirutan eta opari-txartelak. Aurtengo udako kanpaina honetan eroski kooperatibak ia bost milioi euro banatuko ditu saritan.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
23.05.25
Udako igeriketako ikastaro trinkoak haurrentzat

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera