SPRIk E-Commerce programa aurkeztu du Ermuan

09.07.12
Ekonomi Sustapena

EMOE elkarteko hamabost dendek gure herrian Eusko Jaurlaritzaren Enpresa Garatzeko Agentziak –SPRIk- E-Commerce programa aurkezteko ekitaldian parte hartu zuten aurreko astean. Ekitaldia EMOEk antolatu zuen eta horretara SPRI elkarteko teknikaria etorri zen herrira, bildutako guztien zalantzak argitzeko xedez. Egitarau hauen helburua teknologia berrien presentzia eta erabilera areagotzea da, establezimenduotan merkataritza elektronikoa txerta dezaten.

EMOEk teknologia berrien zabalkunde eta erabilera areagotu nahi du bere elkartekideen artean. Establezimenduek ingurune gero eta zabalago, anitzago eta lehiakorrago batera egokitu daitezen. Helburu horrekin bat dator udala eta horretaz arduratzen den Toki Garapen alorrak, eta informazio eta Komunikazio Teknologia berriak zabaltzeko SPRIrekin elkarlanean izateaz gain, sare sozialak sustatu eta gehiago erabiltzeko lanean ere ari da.

Horren harira, SPRIren bitarteko agente gisa homologatu egin da EMOE, proiektuan parte hartu nahi duten establezimenduei parte hartzea bideratzen laguntzeko. Herriko hainbat dendek bat egin dute proiektuarekin eta merkataritza elektronikoaren barrena ibilbide berria hasteko prest daude.

Honako jardueren bidez, herriko merkataritzak aurrera pauso garrantzitsua egingo du modernatu eta garai berriei egokitzeko xedez, merkataritza elektronikoa eta bezeroekiko harremana txertatuz prozesu orotan, beren negozioetarako estrategikoa baita.

Eusko Jaurlaritzaren txosten batek berriki esan duenez Euskl autonomoak interneten aldeko apustu garbia egin dute. Txostenean jasotzen denez dendariek gehien baloratzen dituzten aspektuen artean Informazio eta Komunikazio teknologia berrien txertaketa dago, negozioaren kudeaketa hobetzen baitute %39entzat; 518en ustez zerbitzuaren kalitatea igotzen dute eta %11ren iritziz negozioaren ospearentzat mesedegarri dira eta rpoduktibitateari ere mesede giten diote %13ren ustez.

Informazio eta Komunikaziorako Teknologia berririk ez erabiltzeko trabarik handiena ez-ezagutza da, ez baitute trebakuntzarik eta horrek ekar dakieken onurarekin jabetu gabe daudelako.

Adierazle teknologikoak>/h3>

Txostenean jasotzen denez, egungo egoera ekonomiko apalaren eraginez merkataritza elektronikoak behera egin badu ere, internetera sarbidea duten eta hortaz baliatuz produktuak saltzen dituzten euskal autonomoek %14 gehiago dute, estatuko bataz bestekoaren gainetiko erreferentziatik.

Sarearen bidez ez saltzeko argudiatzen diren arrazoien artean ondokoak ditugu: aukerak ez ezagutzea norberaren negoziorako (%20a); bezeroen ohiturak bestelakoak direla (%20) eta segurtasun informatikoaren beldur eta arazoak dituztela %18. Nolanahi ematen den arrazoirik hedatuena negozioaren tamaina (txikia) da, %27ren kasuan; bigarrena, finantzazio eza %21entzat, eta, azkenik, medio ezezaguna izatea %20rentzat.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik