Emakumeak, elikadura-subiranotasunaren protagonistak
Kubarekiko laguntasun eta kooperaziorako euskal elkarteak, Euskadi-Kuba izenekoak, “Emakumeak, elikadura-subiranotasunaren protagonistak. Kubatarren eta euskaldunen bizipenak” argazki-erakusketa ibiltarira gonbidatzen gaituzte. Erakusketa Lobino Kulturgunean edukiko dugu irailaren 3tik 16ra bitartean. Ordutegia: astelehenetik igandera, 18:00etatik 20:00etara. Sarrera doan. Antolatzaileak: EUSKADI-CUBA eta EHNE- Bizkaia. Laguntzaileak: Arabako Foru Aldundia eta Bizkaiko Foru Aldundia.<7p>
Euskadi-Cuba elkarteak eta EHNE-Bizkaia sindikatuak elkarlanean egindako kanpainaren parte da Emakumeak, elikadura-subiranotasunaren protagonistak. Kubatarren eta euskaldunen bizipenak erakusketa. Haren bidez, justizian eta berdintasunean oinarritutako elikadura-subiranotasunaren aldeko apustuarekin bat egin du Euskadi-Cuba elkarteak; izan ere, elikadura-subiranotasuna ezin izango baita gauzatu harik eta emakumezkoak protagonistatzat hartu arte.
Elikadura-subiranotasuna deritzo, hain zuzen, herritar guztien elikatze-eskubidea bermatzeko beharrezkoak diren elikagaiak ekoizteko, banatzeko eta kontsumitzeko politika nahiz estrategia propio eta iraunkorrak definitzeko herriek duten eskubideari. Ekoizle txikiak eta ertainak ardatz dituen sistema horren bidez, nekazaritzako nahiz abeltzaintzako produktuak ekoizteko, produktu horiek merkaturatzeko eta landa-eremuak kudeatzeko nekazarien, arrantzaleen nahiz indigenen ohitura-aniztasunak eta kulturak errespetatuko dira, emakumeek funtsezko eginkizuna izango dutelarik horietan guztietan.
Hainbat emakumek eta erakundek -hala Nekazari Txikien Elkarte Nazionalak (ANAPek) nola EHNE Bizkaiak (Euskal Herriko Nekazarien Elkartasunak)- Kuban zein Euskal Herrian egindako lana bildu dute Josu Truebaren eta Pau Collen argazki dokumentalek. Bi elkarte horiek, bidenabar, La Via Campesina nazioarteko nekazaritza mugimenduko kide dira.
Argazkilari eta autoreak
Josu Trueba Leiva (Galdakao,1981) argazkigintza dokumentalean ari da 2007. urtetik. Lantzen dituen gaiei buruzko eztabaidak sortzea izan da beti argazkilari horren helburua. Besteak beste, sabanaketa, HIESa, okupazioa eta punk-a jorratu ditu.
Pau Coll (Badalona, 1983) Institut d''Estudis Fotografics de Catalunya institutuan ikasi zuen, eta argazkigintza dokumentalean espezializatu da. RUIDO Photo taldearen sortzaileetako bat izateaz gain, talde horren baitan garatu du bere ibilbidea, eta argazkigintza gizartea aldatzeko tresna gisa erabiltzen du.
Lotutako albisteak

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan