Aukera Berdintasun sailak hiru ikastaro berri programatu ditu emakumeentzat

10.09.12
Berdintasuna

Aukera Berdintasun sailak hiru ikastaro proposatzen dizkigu datozen hilabeteetarako. Izen-ematea zabalik dago eta oraindik, plaza libreak baitaude. Anima zaitezte eta parte hartu! Argibide gehiago Emakumearen Topagunean. Etor zaitez eta galde ezazu. Ikastaro bakoitzeko 5 euro ordaindu behar da. Datozen hilabeteetako eskaintzaren laburpena jarraian eskaintzen dizuegu:

Emakumeok eta erotika: nire plazerragatik, nire plazerrarako

Urriaren 5 eta 6a; ostiral eta larunbata, 8 orduko trinkoa.

Sexualitatea errealitate soziala eta pertsonala da. Tailer honetan sexu-identitateak zelan ari diren eraikitzen gaur egun ezagutuko dugu, “sexu-araudi zaharrak eta berriak” eta horien arteko kontraesanak kontutan izanik, baina emakumeen sexu-desio eta -proiektu pertsonalak aintzat hartuta batez ere. Sexualitatea merkaturatzearen ondorio sozialak, pertsonalak eta harremanezkoak aztertuko ditugu (emakumeak desio-objektu moduan, estetikaren eta edertasunaren nahasketa, emakume-gorputzen ukapena…). Horrez gain, emakumeek gizarte honetan emozio-zoriontasunerantz, plazer erotikorantz eta eta bizi-kalitaterantz bidea zablatzea nola lortzen duten ikusiko dugu.

Zuk (oraindik) ez dakizun zer gauza dakizki zure gorputzak?

Urriaren 10etik azaroaren 7ra; asteazkenetan 17:30etatik 20:30etara.

Badakigu gure gorputza emakumezko-gorputza dena… Ba al dakizu zer esan nahi duen horrek zuretzat? Badakigu gure gorputzak baliozko jakinduria daukala barruan… Entzuten al diozu? Badakigu gure osasunaren arreta gizon-ereduaren neurrietara egokituta dagoela… Ba al dakizu zure burua zaintzen eta zure neurrira egindako arreta bilatzen? Aipatutako ziurtasun eta galdera horietan datza gure osasunaren zati handiena, emakume-itxura hartzen duen osasuna, hain zuzen. Tailer honetan, horren guztiaren inguruan hausnarketa, saiakuntzak eta azterketak egingo ditugu, gure gorputzaren neurriko osasun-jardunbideak sortzeko, emakumeen osasun-mugimendutik sortutako ezagutza, jardunbide eta baliabide ez androzentrikoetan oinarrituz.

Krisian egoteko garaia

Urriaren 16tik azaroaren 2ra, asteartetan 18:00etatik 20:00etara: Guztira 12 ordu.

Krisiak eta doluak egoera eraldatzeko aukera moduan ikusiko ditugu ikastaro honetan, bai eta egunerokotasunaren bide nahasiak ere, zeharkatzen ari garen bide bihurri honek bertan nola sartu garen, berori nola zeharkatu eta nola irten pentsatzeko aukera eskaintzen digula konturatuz. Prozesu honetan doluak landu beharko ditugu: ez dagoenari, komeni ez zaigunari edota gure bizitzatik desagertu denari agur esan, eta gure bizitzako garai bat amaitu dela onartu. Horrela, ikuspuntu eta garai berrietara irekiko dugu geure burua, orain arteko bizi eta ikasi dugunaren ezagutza gehituz.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Imagen
18.11.25
Azaroak 25eko jardueren programa aurkeztu da

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan