UKEk bost ikastaro berri eskainiko ditu urritik aurrera

25.09.12
Kirolak

Udaren ondoren hasiera eman diogu denboraldi berri bati, eskolan, lanean eta baita kirolean ere. Udazkena hemen da. 2012-2013 denboraldirako Udal Kirol Erakundeak (UKEk) hainbat ikastaro berri prestatu ditu, harrera eta eskaintzarik handiena dutenak berreskuratzeaz gain.

Eskaini eta proposatzen dizkigun ikastaro berrietako hainbat sustatzen ari duen Premiun tarifaren barne daude. Ikastaroon ezaugarririk behinenak ondorengoak dira:

Yoga

Erlaxazioa eta norberaren ongizatea lortzea du xede, Ekialdeko kulturan jatorria duten hainbat ariketaren bitartez. Arnasketa- eta erlaxazio- teknikak uztartzen ditu jarrera ezberdinekin konbinatuz, beti ere adimenaren eta gorputzaren arteko oreka bilatzeko. Jarduera lasaia da, koordinazioa eta malgutasuna sustatzeko egokia. Adin guztietako pertsonei zuzenduta. Egunak astelehena eta asteazkena: 19:30etatik 20:30etara. Jarduera hau Tarifa Premium barnean sartzen da.

Aerobox

Boxeoa eta aerobicaren arteko nahasketa, gorputz osoa landu egiten duena kickboxingaren ostiko eta kolpeak konbinatzen dituen ariketa sortarekin, hau guztia jarduera aerobikoarekin konbinatuz. Errepikapen azkarrak dira, energia askatzen dutenak eta, ohi den eran, musikaren erritmoa jarraituz burutzen da. Ostirala: 10:30etatik 11:20etara. Doan probatzeko eguna: irailak 28. Jarduera hau Tarifa Premium barnean sartzen da.

Mambo pilates

Latindar dantzen eta giharrak indartuz, gorputz oreka mantendu eta osasuntsuak ez diren gorputz postura ohiturak desegokiak zuzentzea xede duen entrenamendu sistemaren arteko nahasketa da. Malgutasuna bultzatzen duen jarduera da eta pertsona guztiek egin dezaketena. Astearte eta ostegunetan: 14:00etatik 14:50etara. Jarduera hau Tarifa Premium barnean sartzen da.

Haurdun daudenentzako igeriketa

Arkimedesen printzipioa, presio hidrostatikoa eta erresistentzia hidrodinamikoak azaltzen dute zergatik den ur ingurunea horren ona haurdun dagoen emakume batentzat. Alde batetik, flotazio eta grabitate ezak mugimendu askatasuna lagundu egiten dute, era honetan lurzoruan haurdun dagoen emakumearentzat ezinezkoak diren mugimenduak ahalbidetuz. Bestetik, bizkarrezurra eta giltzadurak erlaxatzen dira eta uretatik kanpo pairatzen duten pisu gehigarria lasaitzen dute. Hortaz, ariketa honek mugikortasun erreztu eta malgutasuna areagotzen du, grabitate-indarrak eragiten duen murrizketa indarragatik. Egunak astelehena eta asteazkena: 09:15etatik 10:00 etara. Larunbatak: 10:00etatik 10:45etara. Doan probatzeko eguna: Irailak 29.

Psikomotrizitatea haurrentzat

Jolasek hezkuntza balioa dute bere baitan, berezko ingurunearen aurkikuntzan dituen aukerengatik eta objektuekin, ingurunearekin, gainontzeko pertsonekin eta norberarekin eraikitzen diren elkarrekintzen bidezko erlaxazio logikoarengatik. Ezin dugu ahaztu jolas motorra dela gainontzekoekin elkarrekintza eta erlazio mekanismo nagusiena etapa honetan, eta etapa honetan bertan, pertsonaren gizarte portaera zehazten hasten da, baita bere interes eta portaerak ere. 4 eta 9 urte bitarteko neskato eta mutikoentzako. Asteartea: 17:00etatik 17:50etara.

Izen-emateak irailaren 23tik aurrera egin daitezke udal kiroldegiko harreran bertan. Anima zaitezte!

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke