Padeleko pista estali bi izango ditugu laster San Pelaion
Kirol azpiegitura gehiago eta kirol diziplina praktikatzeko aukera zabalago edukiko dugu gure herrian. Ermuak padeleko pista estali bi eta palma boloen bolatokia berria izango ditu San Pelaion. Udalak instalakuntza berriak altxatuko ditu Aritzmendi pilotalekuaren albo batean. Proiektuaren aurrekontua 350.000 euro dira, BEZ barne, kopuru horren azpitiko eskaintza egiteko aukera dutelarik hori egiteko interesa izan dezaketen enpresek. Udalbatzak proiektuaren zehetasunak jaso ditu aste honetan, Gai orokorrek eta Osoko Bilkurara jaso beharrekoen batzordean, hain zuzen. Kontratazio atalak lehiaketa deitu du, zeina lehiaketa negoziatu eta publizitatedunaren bidez esleituko duen. Pleguetan aurreikusitakoaren arabera proiektua bost hilabetetan gauzatu beharko da, lana esleitzen denetik kontatzen hasita.
Proiektuan jasotakoaren arabera, Aritzmendi pilotalekuaren albo edo atzeko aldean padeleko pista estali bi egingo dira. Egungo bolatokiaren eta frontoiaren atzeko hormaren arteko zatian –tabernaren aurrez aurre- egingo dira eta, horregatik, bolatokia mugitu eta aurreratsuago berria prestatuko da.
Azpiegitura berriek egun palaz edo raketaz jokatzeko ditugun instalakuntza osatuko dituzte, zaletuei aukera zabalagoa eskainiz, orain arte frontoian edo squashean aritzea besterik ez baitzuten.
Eraikuntzaren ezaugarriak
Padel pista bat egiteko 200 bat metro behar dira, hortaz bi egiteko, horren bikoitza, laurehun metro karratu gutxi gorabehera. Padeleko araudiaren arabera pistaren barruko aldeka 20 metroko luzera eta 10 metroko zabalera izan behar ditu. Kasu honetan ez da indusketarik ez lur mugimendurik egin beharko, azpiegiturak egungo zeramika eskolaren gainean egingo baitira pista, lur-zoru zatiari oinarri bat lotuko baitzaio.
Pintaren osagai nagusiak zoladura eta hormak dira. Lurrari dagokionez, zoladuraren gain asfaltoko zorua jartzen zaiolarik, hormigoia baino bigunagoa dena, eta horren gain belar artifiziala, gogorrago direnetan kirolariei gertatzen ohi zaizkien lesioak ekiditeko. Belar artifizialaren gainean zenbait harea botatzen da, moketari pisua eransteko eta jokalarien mugimendua errazteko.
Ermuko pisten hormak beirazkoak izango dira, kostua bertsua izanik, estetikoago baitirelako. Pistetara sartzeko giltza beharko denez, jokalariek aldez aurretik kiroldegiko sarreratik pasa beharko dutelarik.
Proiektuaren kostua eta prezioak
Proiektu osoa enkantera 350.000 euroetan aterako da, BEZ barne, kopuru horren azpitiko eskaintza ere egin ahal izango delarik. Proiektua udalak ordainduko du bere osotasunean eta, instalakuntzen kudeaketa UKEren esku utziko duelarik. Pistak egitea 145.763 euro kostako da, horien estalkiak aldiz, 89.486 euro balioko dutelarik. Aldiz, bolatokia mugitu eta berritzea 48.370 euro izanik, inguruko urbanizazioagatik beste 61.706 euro ordainduko direlarik. Fakturaren azken kontzeptua, beste 4.575 euro izango dira, segurtasun, osasun eta hondakinen programari urre egiteko.
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke