2012ko San Martin azoka iruditan laburbilduta

12.11.12
Euskara

San Martin 2012 borobila izan da. Jendetza izugarria bildu zen beste behin ere Ermuan. Jende asko bildu eta egon zen herrian, eguerdian eguraldia bapatean aldatu eta euria botatzen hasi bazuen ere. Euskal Birusa elkarte antolatzaileak bete betean asmatu du formatuarekin eta, harro egon daiteke.Hogeita hiru urteren bueltan, azoka erroturik baitago. Gazteek oso gustura hurbiltzen dira elkarlanean, beraz horria ziurtatuta dago.

Egitarauan jasotako jarduerak primeran atera zen. Jendetza eta giroa demasekoak izan ziren egun osoan zehar, martxari eutsiz goizetik hasi eta gauera bitartean. Jendeak ez zuen eguna amaitzeri nahi ez eta erretiratzerik nahi. Sagardo eta txakolin litro asko edan ziren; baita ere erretako saihets pintxo eta talo mordoa jan ere. Txikuri eta txosnek ezin hobeto bete zuten beren zeregina. Bazter guztietan izan zen giro alaia.

Artisauen produktuak primeran kokatuta izan ziren Santiago plazatxoan, eroso ikusi eta erosteko moduan. Edizio honetan laugarren urtez artaldearen jaitsiera eta igoera ikusi ahal izan genuen. Baldespina parkera bildutako etxeko abereen erakusketa izan ziren, ume gazte nahi pertsona helduen gozamena eragin zuelarik. San Martineko plazan, gazteen giroa izan zen nagusi, ‘Kulki’ taldearen jolasekin eta herriko ikastetxetako salmenta postuekin.

Plaza eta Probalekuko postuetan gure baserrietako produkturik onenak ikusi eta erosteko aukera izan genuen. Barazki eta ortuariak, denboraldiko frutak (sagarrak, mizpirak, urrak edo intxaurrak). Eta perretxikoak baita, esnegorriak, hondoak lanpernak, esaterako. Barraskiloak. Eta horrez gain, ogi, gozo, ezti, sagardo eta txakolina, besteak beste. Luhartzen erromeriak eta larraindantzak ere, jende kopuru handia erakarri zuen plazara.

Bi hitzetan esanda, Ermuak egun berezietako giro aparta bizi izan zuen. Urterik urte, gero eta gehiago baitira egun horretan familia edo lagunekin hitzordua gordetzen dugun ermuarrok, elkartu eta kalean bizitzeko. Datorren urtean gehiago.

Sarituen zerrenda:

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko