Liburutegia eta UKEren instalazioak zabalik zubiko egunetan

04.12.12
Udal Liburutegia

Udal zerbitzuk herritarrei harrera egiteko dituzten ordutegiak egokitu egingo dituztela iragarri dute, datozen egunetako jaiegun eta zubia dela-eta. Aldaketa horiek datozen egunei eragingo diete, hiru jaiegun ate joka baititugu. Udal liburutegiak, kasurako, zerbitzuan hainbat aldaketa egingo ditu, erabiltzaileok kontutan hartu beharko ditugunak. Esaterako, bihar eta etsi -abenduaren 6 eta 7an - zabalik egongo da, baina ordutegi zatitua izango du. Goizez 11etatik ordu 2etara bitartean eta arratsaldez, 5etatik 8etara bitartean.

Kiroldegia eta Betiondo kudeatzek dituen UKEk ere, hainbat egokitzapen egingo ditu. Aldaketok ondokoak dira: kiroldegian bihar, larunbata eta igandean bakarrik goizez irekiko da 9etatik eguerdiko ordu 1era bitartean, arratsaldez itxita izango delarik. Ostiralean, ohiko ordutegia izango, zabalik goizeko 8etatik gaueko 10ak bitartean, etenik gabe.

Betiondon aldiz, ostegun, larunbat eta igandean 10:30etatik ordu 1era bitartean egonen da zabalaik. Ostiralean ohiko orsdutegia izango du, goizez nahiz arratsaldez zabalik, goizez 8:30etatik ordu 2 eta erdietara eta lauretatik zortzietara zabalik.

Azkenik, esan behar Gazteria informatzeko zerbitzua eta Emakumeen Toagunea eta Abiapuntuk,zubi egingo ostiralean eta ez dute aterik zabalduko. Lobianoko erakustokia zabalik izango da, ohiko ordutegian.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat