Berrikuntza alorrean Tokiko Herri Administrazioen buru da Ermuko Udala, EUDELek egindako diagnostikoan jasotzen denaren arabera
Ermuko Udalak emaitza ona lortu du eta hiru zenbakiaren gainetik kokatu da -1etik 5era bitarteko mailaketan- Euskadiko tokiko herri administrazioaren barne berrikuntza eta modernizazio esparruak aztertu dituen diagnostikoan. Gure erakundea zerrendaren buru da, Bizkaian izan den bataz bestekoaren gainetik (2,04); Euskadiko Erkidegoaren gainetik (2); baita 10 milatik 25 mila bitarteko populakuntza duten herrien aurretik (2,54). Eta baita ere, Durangaldeko bailaran eman den kopurutik, biren azpitik (1,95) finkatu baita. Horrela ondorioztatzen da Eudelek orain egun batzuk aurkeztu duen Euskadiko tokiko herri administrazioaren berrikuntza eta modernizazioa aztertu duen diagnostiko txostenean. Diagnostikoa Elgoibarko eta Ermuko alkateek –Alfredo Etxebarriak eta Carlos Totorikak- aurkeztu zuten, EUDEL Elkarteko berrikuntza alorreko kide direlako.
Analisia auto-ebaluazioko galdera-sorta batean oinarritzen da; hain zuzen ere, galdera-sorta horiek udal bakoitzarekin egin dira, 2012ko maiatzetik irailera bitartean. Diagnostikoak lan-ildoaren hamar aspektu aztertu ditu, hain zuzen ere, ondorengoak: administrazioa irisgarria den edo ez, lidergoa, berrikuntza eta hobekuntza, lankidetza, gardentasuna, zerbitzuen kudeaketa, parte-hartzea, baliabideen kudeaketa, langileena eta politiken plangintzarin egin eta lantzen den edo ez.
Lortutako emaitzen arabera, eta Euskal Udalen aniztasuna ahaztu gabe, esan daiteke Tokiko gure administrazioak aurrera egin duela alderdi askotan, hala nola, hobekuntzarako bokazioan eta kudeaketaren dinamismoan, bai eta herritarrak ardatz harturik jarduteko borondatean ere. Diagnostikoa gaur aurkeztu zaio Udalbatzarrari, Gai Orokorren eta Plenora doazenen asteroko Batzorde Informatiboan.
Euskal Udalak 2. mailan sailkatuta daude, batez beste, 1etik 5erako eskala batean. Hala ere, alde handiak daude udal batzuetatik beste batzuetara, udalerrien biztanle kopuruari loturik, nagusiki. Izan ere, Euskal Udalerri handienak garapenaren hasierako faseetan daude, berrikuntzaren esparruan. Kudeaketarako teknika modernoak ezartzeari eta pertsonen kudeaketa aurreratuaren garapenari dagokienez, batik bat.
Diagnostiko honetan oinarriturik, datozen urteetarako lan-ildoak eta arloak finkatu eta sendotu ahal izango ditugu, eta TBAk sustatutako laguntza ekintzetan txertatuko dira arlo horiek. Berrikuntza sustatzeko ildoari helduta, eta gainerako erakunde eta eragile sustatzaileekin lankidetzan, zuen beharrizan eta interes espezifikoei ahalik eta hobekien egokituriko erantzuna emateko lanean jarraituko dugu.
Diagnostikoak bi helburu nagusi ditu
- Batetik, lortu nahi da udal bakoitzak berrikuntzarekin loturiko hainbat arlotan zer egoera duen jakin dezan, Euskadiko batez bestekoarekin, bere lurraldeko batez bestekoarekin eta bere neurriko udalen batez bestekoarekin erkatuta.
- Bide horretatik, ahalik eta ezagutza-oinarri sendoena izango dute Eudelek eta gainerako euskal erakundeek, eta, horrela, udalen beharrizanetara egokituriko laguntza-tresna zehatzagoak eta errealistagoak garatu ahal izango dituzte, udalen premien arabera eta udalerri bakoitzaren garapen mailaren eta ezaugarrien arabera.
Lotutako albisteak

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena