30 establezimenduk hartuko dute parte Kazuelatxoen II. lehiaketan

01.03.13
Gizartea

Ermuan kazolatxo bigarren lehiaketa gauzatuko da datorren astean zehar. Lehiaketa Lobiano Gastronomia elkarteak antolatu du eta martxoaren 4ko astelehenetik martxoaren 10eko igandera . bitartean jokatuko da. Bigarren edizio edizio honetan 30 ostalarik eman dute izena parte hartzeko. Kazolatxoak 1,30 eurotan salduko dizkigute kontsumitzaileoi, bakoitzak bere ohiko ordutegian. Aurten zazpi establezimendu gehiago batu dira ekimen honetara. Proposamen gozo eta zaporetsuak daude, usai eta itxura oso onekoak. Umm, on egin!

Proposamen guztiak oso erakargarrian badira ere, aurrerapen gisa eta ahobizarra kentzen joateko gutxi batzuk aipatuko ditugu jarraian: zaldi-saihetsak: zaldi-saihetsakbarbakoa-saltsa eta barazkiak tempuran; zaldi-masailak; frutak, barazkiak Pedro Ximénez ardoarekin; odoloste-flana: odolostea, patata-purea eta tipula karamelatua edo ‘pixtonudo’: kalabazina, berenjena, bakailaoa eta onddoak.Esan bezala, hogeita hamar establezimenduk hartuko dute parte eta zerbitzatuko dituzte kazuelatxoak. Partaideen zerrenda Lobiano elkarteak argitaratu duen bi orrikoan jasota dago. Horiek guztiak datorren astean kazuelatxoak zerbitzatuko dizkigute bezeroei 1, 30 €urotan.

Epaimahai teknikoa establezimenduetatik pasako da asteko egun batean bere erabakia hartu eta irabazleak aukeratzeko. Irabazleei sariak eta diplomak entregatuko zaizkie. Gastronomi Jardunaldiak antolatzen dituen Lobiano Elkarteak, jarduera herriko udalaren laguntza jaso du.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu