Gabon oporren ostean, Eskola Bideen bide sergurtasuna bermatzeko jarduera berria

04.01.13
Hiritarren Segurtasuna

Ongarai eta Eskolabarri ikastetxetara joaten diren oinezkoen bide-segurtasuna hobetzeko asmoz, 2013ko urtarrilaren 7tik aurrera, Gabonetako oporrak amaitu eta ikasleak eskolara bueltatzeaz batera, Udaltzaingoak bide hauetako segurtasuna handituko du.

Udaltzaingoak, Ongarai eta Eskolabarri ikastetxetarako eskola-bideekin konprometituak dauden aita eta amen ahaleginarekin bat egin nahi du, umeak ikastetxeetara joateko ibilbideen segurtasuna bermatuz eta Ongarai Eskola, Anaitasuna ikastola, San Pelayo ikastetxea eta Eskolabarri ikastetxeetarako irteera-sarrera eta bazkaltzeko orduak bereziki zainduz, bide hauetako osagai guztiek segurtasun baldintzak bete ditzaten eta istripua eragin dezaketen arrisku egoera guztiak txikituz.

Eskolabarri ikastetxerako bidean, Goienkaleko zebrabidean, Lobiano Kulturgunearen ondoan udaltzain bat izango da, ibilgailuen zirkulazioa kontrolatuz.

Beste aldetik, goizeko eta arratsaldeko txandako trafiko-zerbitzua amaitu eta gero, bi udaltzain Eskolabarri ikastetxeko ingurura joango dira, eskola-bidearen ondoan, Santa Ana 3 kale ondoko galtzadan eta zirkulaziorako zein umeen eta euren laguntzaileentzako oztopo diren beste edozein gunetan gaizki aparkaturik dauden ibilgailuei isuna jartzeko.

Ondoren, udaltzainak Ongarai ikastetxe ingurura joango dira. Udaltzain bat Ongaraiko zebrabidetik (Gure Etxea zenaren ondoan) pasatzen diren ikasleak zein euren laguntzaileak zainduko ditu; eta bestea Betiondo aldera joango da, umeak garraiatzeko autobusak heldu eta joaten direnera arte.

Tarte horretan, udaltzainaren instrukzioei jarraituz, soilik aldizkako zirkulazioa baimenduko da eta ez da baimenduko umeak lagatzeko edo hartzeko ibilgailurik gelditzea. Hala balitz, ibilgailu horiei isuna jarriko zaie.

Neurri horren helburua, ikasleen autobusak gelditzeko tokia libre egotea da eta bide batez, Ongarai Eskola eta Institutuaren inguruan umeen segurtasuna arriskuan jar dezaketen ibilgailuen zirkulazioa murriztea. Azken finean, ikastetxera autobusez, bizikletaz edo oinez joaten diren umeentzako inguru segurua lortzea.

Hala eta guztiz ere, gurasoek umea kotxez eraman nahi badute, kotxea Betiondo kirol-gunearen ondoko aparkaleku publikoan laga beharko dute, 250 metro baino hurbilago dagoena eta 210 ibilgailu hartzeko kapazitatekoa. Horrela, Ongaraiko ikastetxeen ondoko bizilagunei zein ikastetxeetako ikasleei eragozpenak murriztuko zaizkie.

Denok oinezkoak garela gogoratu behar dugu. Gidariak, soilik batzuk. Ermua hobetu nahi badugu denon artean egin beharra dugu.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko