Iazko edizioaren antzerako kopuruak lortu ditu Eguberriko Haurrentzako Parkeak

11.01.13
Gizartea

Eguberriko Haurrentzako Parkeak aurreko ostiral iluntzean itxi zituen ateak. Amaitu berri dugun edizioak aurrekoaren zenbaki eta jende kopuruak errepikatu ditu. Guztira udal kiroldegira 3.292 pertsona joan dira, iaz baino laurogei pertsona gutxiago, orduan inoiz baino erabiltzaile gehiago izan zirelarik. Parkea zortzi egunez zabalik izan dela kontutan hartuta –abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean-, joandakoen eguneko bataz bestekoa laurehun eta hamaika pertsona dira. Partaideen kopuru altua, ezbairik gabe. Aurrekoarekin alderatuta, laurogei bisitari gutxiago pasa dira instalakuntzatik. Parkeko erabiltzaileen ustez, kiroldegiko instalazioak “erosoak dira eta eskura daude, hirigunean bertan”. Hori horrela, jarduerak duen harrera onari esker, gure Gabon eta Eguberriko oporren zati da.

Erabiltzaileek eta, batez ere, horien gurasoak jarduerarekin konforme agertu dira eta ekimena ontzat eman dute. Parkean ez da aparteko gertakaririk izan eta, oro har, bertaratutakoek ados agertu dira aparailuekin eta bertan eskainitako guztiarekin.

Parkea zabalik egon den egunetan jende asko ibili da. Arratsaldez askoz erabiltzaile gehiago bildu da goizetan baino, izan ere, oporretan goiz altxatzea ez dugu gustuko izaten. Goizez 1.105 lagun joan dira kiroldegira eta aldiz arratsaldez kopuru hori ia bikoiztu izan delarik, 2.187 lagunekin. Jende eta erabiltzaile gehien bildu den eguna, abenduaren 28ko ostirala izan da, 518 sarrera saldu baitziren.

Jarraian, Eguberriko Haur Parkeko sarrera-datuak jasotzen dituen taula eskaintzen dizuegu. Taula horretan azken bost urteetako datuak ematen dira, aldaera egin ahal izateko.

Gabonetako Haur Parkearen sarrera-datuak
Eguna Goizean Arratsaldean
2007 2008 2009 2010 2011 2012 2007 2008 2009 2010 2011 2012
Asteazkena abenduaren 26an             288 226 213 236 338 272
Osteguna abenduaren 27an 115 97 130 120 154 183 347 205 280 325 310 309
Ostirala abenduaren 28an 77 88 128 164 133 210 292 202 285 276 356 308
Larunbata abenduaren 29an 85 100 180 158 164 119 172 305 288 304 307 219
Igandea abenduaren 30ean 113 125 155 138 204 121 209 249 289 261 302 208
Astelehena abenduaren 31n 94 89 114 83 94 120            
Asteazkena urtarrilaren 2an 71 62 67 87 132 91 294 194 149 224 302 317
Osteguna urtarrilaren 3an 97 72 67 115 136 134 273 178 221 320 269 293
Ostirala urtarrilaren 4an 97 70 131 165 152 127 251 168 254 254 271 261
Guztira 749 703 972 1030 1169 1105 2126 1727 1979 2200 2455 2187
GHPren sarrera-datuak
Urtea Sarrerak
2007 2875
2008 2430
2009 2951
2010 3230
2011 3369
2012 3292

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
23.05.25
Udako igeriketako ikastaro trinkoak haurrentzat

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera