Aitor Hernández txirrindularia, ziklokroseko Espainiako txapeldun da
Aitor Hernández txirrindulariak atzo Asturiaseko Navia kontzejuan Asturiaseko Navia kontzejuan jokatutako Espainiako Ziklokros txapelketa irabazi zuen. Denboraldi aparta darama, atzoko garaipena denboraldi honetan lortu duen hamazazpigarrena baita. Hernandez podiumaren tokirik altuena lortu zuen Egoitz Murgoitio (Hirumet Taldea) eta Javier Ruiz de Larrinagaren (MMR-Spiuk) aurretik sartu ondoren. Zirkuituak hiru kilometro zituen eta hari zortzi itzuli eman behar zitzaizkion. Zirkuitu hori osatzen zuten lur eta zelai 2,6 kilometro, arezko 200 metro eta asfaltoko beste 200 metro.
Aitor Hernándezek irabazteko aukerak mantendu zituen lasterketa osoan zehar. Azken bi bueltatan eraso egin, aurrea hartu eta irabazi egin zuelarik. Kronometroan ordu bete zazpi minutu eta berrogei segundoko denbora markatu zuen. Egoitz Murgoitio bigarren sartu zen hamazazpi segundo beranduago (1:07:57), hirugarren postua Javier Ruíz de Larrinagak (1:08:00) eskuratu zuelarik.
Hernándezek bere lehenengo txapelketa profesionala eskuratu du, denboraldia borobilduz hamazazpigarren garaipenarekin. Marka aparta da, kirolariak duen erregulartasunaren seinale. Ziklokroseko denboraldi honetan mugarri asko utzi ditu Aitorrek, dena irabai baitu: prestigiokoa, Euskadiko txapelketa eta orain Estatutuko txapelketa.
Nolanahi ere, ez da arantzarik gabeko arrosarik. Eta bizitzaren gainerako gauzetan gertatzen den bezala, lana eta garaipena ez dira beti ere, arrakastaren seinale. Aparteko denboraldia egin badu ere, Hernandezek ez du Munduko Kopan parte hartzerik izango. Espainiako Federazioak dirurik ez duela iragarri eta Mundialera txirrindularirik ez duela eramango iragarri du. Aitorrek ere behin baino gehiagotan adierazi du bere kasa joatea ezinezkoa izango zaiola. Hernándesek ez du babeslerik; Orbea etxeak materiala ematen dio eta gainerako gastu guztiak gain hartzen ditu.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da