Elkartasunaz gainezka da Ermua

29.01.13
Gizartea

’Banco de Alimentos’ fundazioak ia tona erdi elikagai bildu zuen Ermua egun bakarrean, udal honek egindako deiari jarraiki. Udal Gizartekintza alorreko bozemaile baten esanetan erantzuna “ona, oso ona izan da eta izugarri eskertzen dugu, harro gaude”. Elkartasunez gainezka gaude Ermuarrok. Udalak egindako deian herritarroi ahalegina eskatzen zitzaigun eta borondatez egindako gure emariak uzteko bi leku –Abiapuntu eta Gizarte-zentroa- proposatzen. Generoa ez zen batzen egun oso batean zehar, baizik eguneko ordu gutxi batzuetan, hain zuzen ere arratsaldeko lauretatik zazpietara bitartean. Hori guztia kontutan harturik, bankua koordinatzen duen Gurutze Gorriko kideek, zeregin horretan eta banaketan laguntzen duten boluntarioek eta alorrekoek beraien esker ona agertu nahi izan dute publikoki eta “mila esker’ ozen adierazi.

Ermuarron erantzuna aparta izan da. Ordu gutxi batzuetan elikagai eta genero kopuru handia bildu baitzen. Abiapuntun kamioi bete, eta Gizarte-zentroan beste horrenbeste. Mila eta laurehun kilo horien artean elikagai ezberdin eta higienekoez, oinarrizkotzat jotzen diren olioa, esnea, lekaleak eta abar.. jaso genituen. Oinarrizko genero hori familia guztiei banatu zaie, bakoitza osatzen duten kideen arabera, aurreko zenbaitetan ez bezala, kopuru urriak eduki direnean nori eman lehenetsi behar izan baita. Biztanleek laguntzeko irrikan egon dira, jasotako poltsa bakoitzak elkartasuna dario zuen. Asko eta asko izan dira nahi edo ahal zutena lagatzera etorritakoak, izaera eta adin guztietakoak, horien artean umeak ere izan direlarik, beraiek aurreztutako dirutik eskuratu edo erositakoa konpartitu dutenak.

Jasotako kopuruari esker, benetako beharra duten familia Ermuarrek laguntza izaten jarraituko dute datozen hilabeteetan. Ermuan beharra egon badago oraindik ere, horregatik ez dugu ahantzi behar elkartasuna ez dela egun bakarreko gaia. Konpartitzea ez da ohiko jokabidea gure gizartean; kosta egiten zaigu ez dugu erraza, baina are zailagoa da laguntza beharra dugula onartzea eta hori eskatzea. Bestearen lekuan jartzen ikasi behar dugu, edonori gerta dakigukeelako.

2012ko abenduan bildutako elikagaiak
Produktua Kopurua
Olioa 116 L
Esnea 153 L
Lekaleak 236 kg
Azukrea 45 kg
Arroza 149 kg
Pasta 233 kg
Galletak 90 kg
Tomate frijitua edo birrindua 78 kg
Arrain latak kontserban
Hegaluzea, mejilloiak, sardinillas, ...
150 kg
Bestelako produktuak
Turroiak, txokolateak, marmeladak, zainzuriak, piperrak, alkachofa edo orburuak, ilarrak, artoa, pateak, hestebeteak, gaztaia, ...)
150 kg

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
23.05.25
Udako igeriketako ikastaro trinkoak haurrentzat

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera