Irakurlearen egunarekin, irakurtzeko zaletasuna saritzen dugu

21.02.13
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak Irakurlearen Eguna ospatzen du hileko 23an duela 7 urtetik ona. Ekimen hau liburuen mailegua sustatu, liburutegiko liburuak maileguan eramaten dituzten pertsonak saritu eta liburutegiko zeregina eta zerbitzuak agerian jartzeko helburuarekin sortu zen.

Egun hori apirilak 23, Liburuaren Eguneko oroigarri gisa aukeratu zen, eta horrela jarraitu izan da urte hauetan zehar. Egun horretan liburuak maileguan eramaten dituzten pertsona guztiek hartzen dute parte, eta baldintza bakarra datu pertsonalak txartel batean jarri eta publikoari arretarako mahaiaren gaineko kutxan sartzea da.

Hilero 2 pertsona ausaz aukeratzen dira: 13 urtetik beherako bat eta adin honetatik gorako beste bat. Pertsona saridun hauek liburu bana eta beraiek aukeratutako Ermua Antzokiko ikuskizun baterako edo zinemarako sarrera bikoitza jasotzen dituzte. Gainera, beren argazkia Liburutegiko webguneko atalean argitaratzen da.

7 urte hauetan zehar 2000 pertsona inguruk hartu dute parte eta 150 sari banatu dira gutxi gorabehera. Ekimen honetan Ermua Antzokiaren lankidetza lortzea oso onuragarria izan da irakurzaletasuna sustatzeaz gain herriko eskaintza kulturala ere suspertzea ahalbidetzen duelako.

Urtarrilaren 23an egindako azken zozketako sarituak Irati de Dios, haurren kategorian, eta Luis Mª López, helduen kategorian, izan dira.

Lotutako albisteak

Imagen
11.02.26
Haur eta familien euskarazko irakurketa-klubetarako izen-emateak zabalik

'Liburuak familian' eta 'Liburuez gozatu' euskarazko haur eta familientzako irakurketa-klubak otsailetik apirilera gauzatuko dira
Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin