Euskararen erabilera normaltzeko bidean, urrats bat gehiago
Udal Euskara sailak eta Toki Garapeneko Alorrak elkarlanean jardunez bultzada eman nahi diote euskarari hirugarren sektorean bere presentzia eta erabilera areagotzeko. Herriari testuak euskaratzeko jada eskaintzen dugun doako zerbitzua indartu nahi dute helburua horri jarraiki, martxotik aurrera merkataritza eta ostalaritzako mezuei bultzada eta jauzi bat eman nahi dietelarik. Hori horrela, kalean egunero egiten ditugun jardueretan euskara gero eta gehiago erabili dezagula nahi da: erosketak egitean, kafea hartzerakoan, eta abar… Herritarrek nahiz merkatari eta ostalariek urrats bat aurrera egingo dugu, gure harremanari balio garrantzitsu bat erantsiz.
Euskara zerbitzuak hirugarren sektorean egunero eta normaltasunez erabiltzen diren testuak euskaratzeko eskaintza egiten du: prezioen edo eskaintzen kartelak; jatetxeetako kartak edo menuak, prezioen tarifa taulak, et a abar… Itzulpena eskatzeko testuok e-posta bidal bidali beharko dira, horien baliokideak bueltan eta bidalitako formatu eta modu berean jasotzeko. Argibide gehiagorako edo zerbitzuak baliatzeko 943179018 eta 943179147 telefono zenbakietara dei ditzakezue. E-postako ontziak ondorengoak dira: jportugal@udalermua.net eta euskara@udalermua.net.
Egunotan oinarrizko hitz bilduma edo glosario banatzen ari gara Lobiano Gastronomi elkarteak antolatu duen herriko kazolatxo lehiaketan parte hartuko duten ostalarien artean. Glosarioak taberna jatetxe eta oro har, ostalaritzan maiz erabiltzen eta ohikoak diren esalditxo eta hitzal bildu ditugu, ezagutza eta erabilera pizteko.
Beherago, informazio gehiagoren atalaz baliatuz eta lasterbidez testuak euskaratzeko eta laguntza eskatzeko orrialdea uzten dizuegu eskuragai.
Lotutako albisteak

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik