Esne Beltza taldeko kide Xabier Olano Lobianora etorriko, Berbetan jardunaldien eskutik

05.03.13
Euskara

2013ko ‘Berbetan’ jardunaldiek bere bidea aurrera jarraituko dute biharko egunean. Egitarauan aurreikusitakoari jarraiki bihar Esne beltza taldeko Xabier Solanorekin solasaldia eta hitzaldi musikatua izango dugu, iluntzeko 20:00etan Lobianon. Pil-pilean dagoen musikaria gertutik ezagutzeko aukera aparta. Saioak gonbidatuak musikan egindako ibilbidean sakonduko du, musikaren eraginak, diskoak, kontzertu-emanaldiak eta abar… Ordu beteko iraupena izango du, non solasaldiaz eta haren hitzez gain hainbat abesti modu akustikoan entzuteko parada emango digu. Taldeak Euskaraz bizi nahi dut; Korrika, eta beste hainbat momentutarako abestiak egin ditu izan. Batez ere jende gazteari zuzendutako hitzaldia izango da. Jarduera eta hitzaldia zabalik eta doakoa da nahi duen guztiarentzat, Lobianon egingo dena iluntzeko 8etatik aurrera.

Programaka urrera jarraituko du datorren astean, martxoaren 12ko asteartean. Guraso- lagun taldearekin Solasaldia egingo du, eta Juanmi Bravok zuzenduko du. Beraien esperientziak kontatze aldera, zalantzak argitu, taldea indartzeko. Gazteleraz izango da solasaldia. Arratsaldeko 14:45ean hasiko da eta 16:00 aldera bukatu. Lobianon elkartuko dira.

Azkenik, martxoak 13an, Kike Amonarriz, XXI. Mendeko euskara, nola aldatu diren gauzak kamarada!! hitzaldia eskainiko digu. Arratsaldeko 19:00etan Lobianon. Bertan euskañola eta gazteen erabilera ere ikusiko dira. Gazteak erakarri nahi ditugu hitzaldi honetara.

Gogoeta eta iritzi trukaketarako aukera ematen duten Berbetan jardunaldiak Euskal Birusa euskara elkarteak, Eskolabarri ikastetxeak, Ongarai eskolak, Kaltxango AEK euskaltegiak, Anaitasuna Ikastolak eta Udal euskaltegiaren arteko elkarlanaren ondorioa da eta Euskara zerbitzuaren babesa du.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik